Zuzenean

Sare: «Espetxeak ez daude egokituta preso gaixo bat behar bezala artatzeko»

Inaxio Oiartzabal Sareko kidea Naiz Irratian izan da Osasunaren Nazioarteko egunean. Adierazi du preso gaixoek espetxeetan ez daukatela euren gaixotasunak behar bezala tratatzeko aukerarik eta horri konponbidea eman behar zaiola.

Audio_placeholder

Sare: «Espetxeak ez daude egokituta preso gaixo bat behar bezala artatzeko»

Loading player...
Sarek Iruñeko Ospitalearen aurrean gaur egin duen elkarretaratzea. (Iñigo URIZ/FOKU)
Sarek Iruñeko Ospitalearen aurrean gaur egin duen elkarretaratzea. (Iñigo URIZ/FOKU)

Apirilaren 7an, Osasunaren Nazioarteko Egunean Sarek elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herriko hiri eta herri askotan. Inaxio Oiartzabal Sareko kidearen esanetan, helburua «preso gaixoen errealitatea ikustaraztea» da. Naiz Irratiko Informazioaren Harian izan da eta nabarmendu du «larriki gaixo dauden presoek espetxeetan ez dutela behar duten arreta jasotzeko aukerarik». Era berean, konponbide gisa behintzat edo, ez diete espetxetik atera eta beharrezko duten tratamendua behar duten lekuan jasotzeko aukerarik ematen. Gaineratu du azken hilabeteotan Madrili aldaketarako jarrera ikusten ari ziola kasu zehatz batzuetan, Parisi, ordea, batere ez.

Jaurlaritza Logoa