Zuzenean

Unai Apaolaza (Ehun): «Loiolako kuartela desjabetu egin dugu Euskal Errepublikaren izenean»

Ehun mugimenduak Loiolako kuartela desalojatzeko ekintza egin du larunbat honetan. «Mugimenduaren xedea ekintzaren prisma bidez Euskal errepublika gauzatzea da, eremu ezberdinetan burujabetasuna gauzatzea». Hala esan digu behin ekintza amaituta Unai Apaolazak.

Audio_placeholder

Unai Apaolaza (Ehun): «Loiolako kuartela desjabetu egin dugu Euskal Errepublikaren izenean»

Loading player...
Ehun mugimenduak Loiolako kuartela  berreskuratzeko ekintza egin du (Arg:@ehuntzen)
Ehun mugimenduak Loiolako kuartela berreskuratzeko ekintza egin du (Arg:@ehuntzen)

«Espainiako Armadaren kuartela desjabetu egin dugu Euskal Errepublikaren izenean». Hala definitu du larunbat honetan Ehun Mugimenduak Donostiako Loiolan egin duen ekintza Unai Apaolazak.

Asteburu honetako ekitaldia hasiera batean kuarteleko zubian egin behar zuten arren ertzainek ez diete utzi, nahiz eta Ehunek ohartarazi erdia Donostiako udalarena dela.

Hala, Latsari plazatik Euskal erepublikaren izenean desalojo gutuna irakurri diete, «gai sozialetan eta herritarren mesedetan kuarteleko azpiegitura desalojatzeko eskatuz».

Behin ekitaldia amaituta, Unai Apaolazak kuartelak 78ko erregimena irudikatzen duela esan digu: «militarrak, espainiako batasunaren garanteak; egin nahi duten pelotazo-urbanistikoa, 1700 etxebizitza betiko eraikuntza enpresek egingo dituzte, alderdiekin dituzten konexioak aipatu behar ditugu; azkneik, inposizioa. Herritarrei ez zaie galdetu hor zer nahi duten».

Ehun mugimenduak uste du Espainia «erreformagaitza» dela, eta horren alternatiba bakarra Euskal errepublika dute. Ekintzaren prismatik burujabetza praktikara eramaten hastea dute xede, edozein eremuko burujabetza sustatuz.

Apaolazaren esanetan, Ehun ez da orain arte irudikatzen dugun erakunde bat bezalakoa. Dioenez, ekintza baten inguruan jartzen dira herritarrak martxan. Ondoren batzuk jarraituko dute eta besteek ez. «Freskotasuna» lortzen dutela horrekin dio, militatzeko beste eredu bat, parte hartzaileagoa.

Aurrera begira, Bilbo inguruan maiatza eta ekainaren bueltan pentsioekiin lotuta zerbait potentea egin nahi dute. Baita, Donostiatik 'Kutxa Bira' pasatzen denean ere.

Jaurlaritza Logoa