Zuzenean

Ainara Rodriguez

Julen Goñi [Heriotza Duina]: «Sufritzen ari direnentzat lasaitasuna ekarriko du lege honek»

Senatutik igaro ostean, ostegun honetan onartuko da Espainiako Diputatuen Kongresuan Eutanasiaren legea. «Berme gehiegi» eskatzen dituen arren, aurrerapauso itzela izango dela esan du Naiz Irratian Heriotza Duinaren aldeko elkarteko kideak. 

Audio_placeholder

Julen Goñi [Heriotza Duina]: «Sufritzen ari direnentzat lasaitasuna ekarriko du lege honek»

Loading player...
Maribel Tellaetxeren familiak urte luzez borrokatu du Eutanasia legezko bihurtzeko.
Maribel Tellaetxeren familiak urte luzez borrokatu du Eutanasia legezko bihurtzeko.

36 urteko borrokak mugarri garrantzitsua biziko du ostegun honetan. Ez dira gutxi bizitza duina bakarrik ez, heriotza duinerako eskubidea aldarrikatu izan dutenak; eta aldarri horrek bere fruituak emango ditu Madrilgo Diputatuen Kongresuan. 

Senatutik igaro ostean, bueltan da berriz ere Kongresuan Eustanasiaren legea bere behin-betiko onarpenerako. Hitzorduaren aurrean «oso pozik» daudela esan du Julen Goñik, Heriotza Duinaren aldeko elkarteko kideak. Uste dute legeak «berme gehiegi» ezartzen dituela eskubidea praktikara eraman ahal izateko, medikuen txosten eta batzorde ugaritatik pasa behar delako hiltzeko eskaera onartua izan aurretik. Baina horrenbeste urte zain egon ostean, ostegun honetakoa «aurrerapauso itzela da» Goñiren ustez, «lasaitasun handia ekarriko die egoera horretan diren familiei». 

Erabat efektibo egiteko aste batzuk igaro beharko dira oraindik. 

Jaurlaritza Logoa