Zuzenean

Naiz Irratia

EHEk bere irakurketa gaurkotu eta norabidea berdefinitu ditu

Etengabe aritzen dira egoeraren irakurketa egiten, eta horren ondorio da hausnarketa prozesu luze baten lehen parte gisa aurkeztu duten agiria: Ikusmira. Horri buruz eta erakundearen sorrerari buruz aritu gara Koldo Zarate kidearekin eta Kontxi Erro kide ohiarekin

Audio_placeholder

EHEk bere irakurketa gaurkotu eta norabidea berdefinitu ditu

Loading player...
'Ikusmira' agiria aurkezteko, Usurbilen elkartu ziren, garaiko eta egungo militanteak. (Aritz LOIOLA/FOKU)
'Ikusmira' agiria aurkezteko, Usurbilen elkartu ziren, garaiko eta egungo militanteak. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Euskal Herrian Euskaraz ez da gaur jaio, 45 urteko ibilbide mardula du zamagainean. 1979ko sorrera hartan izan zen Kontxi Erro, eta «ilusio handiz» gogoratzen ditu une haiek. Diktadura amaituta, euskararen egoera hobetuko zela uste izan zuten askok, baina ez zen ahal izan, eta horren ondorioz sorru zen EHE 'Euskararen gabe, Euskal Herririk ez' lelopean. 

Lelo horrek gaurkotasun handia du oraindik ere gaur gaurkoz bere ustez, ez baitira erakundea sortzea bultzatu zuten ametsak bete, alegia, «Euskal Herri euskalduna izatea». Iritzi berekoa da Koldo Zarate egungo militantea ere. 

Ikusmira agirian egoeraren irakurketa sakona egin dute, eta EHEren norabideari bultzada berria eman nahi izan diote. Hausnarketa honek ekarri du nobedaderik, Euskal Herri euskalduna erdiesteko bide bezala independentziaren aldarrikapena, esaterako. Zaratek dionez lehen aldiz izango da akaso EHEk horren argi azaltzen duena honen aldeko apustua, nahiz eta lehen ere, esan gabe, berdina iradoki nahi izan. 

Aldatu ez den gauzetako bat EHEk jarrera errebindikatzailea eta borrokalaria izango duela da; hala zehaztu dute Ikusmira-n, bere garaian, sortze agirian zehaztu zuten ildo beretik. 

Jaurlaritza Logoa