Zuzenean

Bigarren Kafea

Xabi Bandini: «Iluntasunetik argitasunerako bidaia egiten dugu 'Gauekoak' ikuskizunean»

Audio_placeholder

Xabi Bandini: «Iluntasunetik argitasunerako bidaia egiten dugu 'Gauekoak' ikuskizunean»

Loading player...

Xabi Bandinik 2017an Madrilgo bere 29 metro karratuko pisuan tramankuluak jarri, estudioa sortu eta bere bakarkako lehen laneko abestiak gorpuztu zituen. Horrela atera zuen 'Begibakar' diskoa, hiru ataletan banatutakoa: pertsonaiaren desagerpen, bidaia eta aurkikuntza. 

2019an bere 'Biba' diska kaleratu zuen, Pello Reparazen ekoizpenarekin. Kantek 90eko hamarkadako doinuak rock sintetikoenarekin nahasten dituzte gai ezberdinen inguruan hitz eginez: Europa, bizitzeko moduko planetak, Magallanes, adiskidetasuna, bere ihesaldian itsasoan hiltzen diren errefuxiatuak... 

Honez guztiaz gain, arte eszenikoen munduan ere barneratu da. Kukai dantza konpainiaren 'Gauekoak' lanean ikusi ahal izan dugu Arkaitz Minerrekin batera. Alberto Isabarekin, 'Biba! Gertutik konfinamenduko bakarrizketak' taularatu zuen, bi musikariek euren etxean konfinamenduan bizitakoa antzerkira ekarriaz. Argi eta proiektatutako itzalen bidez, beraien munduan barneratuko da ikuslea, etxean sentituz, beraiengandik hurbil. 

Lan hauen guztien inguruan aritzeko ekarri dugu gurera.

 

 

Jaurlaritza Logoa