Zuzenean

Bigarren Kafea

Sexu-grebak; Antzinako Greziatik gaur egungo Liberiara

Audio_placeholder

Sexu-grebak; Antzinako Greziatik gaur egungo Liberiara

Loading player...
Aristofanesen Lisistrata.
Aristofanesen Lisistrata.

2011ko urrian, Leymah Gboweek -Liberiako bake ekintzaileak- Bakearen Nobel Saria jaso zuen, Liberian indarkeria amaitzeko kanpaina nekaezinarengatik. Kanpaina horren zati bat, sexu-greba deiturikoa izan zen. Esaten da Gbowee-k Liberiako emakume bakezaleak batu zituela, eta sexuari uko egitea eskatu ziela, gizonek ere bakea lehentasun bihurtu arte. Horrela, 2.000 emakumek beraien senarrekin sexu-harremanik ez edukitzeko konpromisoa hartu zuten.

2019ko maiatzean, bihotzaren taupadak detektatu ondoren abortatzea debekatzen zuen Georgiako lege berria zela eta, Alyssa Milano aktoreak sexu-greba bat antolatzeko eskatu zien emakume estatubatuarrei.

Orduz geroztik, beti alderatzen dituzte Leymah Gbowee eta Alysa Millano Lisistratarekin, Aristofanesesn izen bereko antzerkiko protagonistarekin. Komedia horretan, Atenas eta Espartaren etengabeko borrokei amaiera emateko, bi hirietako emakumeek egin zuten sexu greba deskribatzen du Aristofanesek. 

Sortu zenetik, 'Lisistrata' bakearen aldeko ahalegin antolatuaren ikur bihurtu da. Askok bakezaletzat eta feministatzat jotzen dute. Baina, sexu-grebak ekintza feministak al dira?

 

 

Jaurlaritza Logoa