Zuzenean

Maite Bidarte

Bueltan dira 'Beste Bat' saioak

Abenduko atsedenaldia eta gero, bueltan dira Naiz Irratiko 'Beste Bat' saioak. Dena, Xatiro, Gora Etorri, Kristina Aranzabek eta Leire Letuk emango diote hasiera 2021ari.

Audio_placeholder

Bueltan dira 'Beste Bat' saioak

Loading player...
Beste Bat saioa Urtarrila
Beste Bat saioa Urtarrila

2021aren hasiera honekin bueltan dira Naiz irratiko 'Beste Bat' saioak. Abenduko atsedenaldia eta gero laukote berri batek hartuko du lekukoa. Ondarruko Dena taldea,  Xatiro Bilbotar raperoa, Durangaldeko Gora Etorri eta Kristina Aranzabe eta Leire Letuk gozaraziko dizkigute bazkalosteak. Ohi bezala, astelehenetik ostegunera arratsaldeko 15:00etan izango dira Beste Bat saioak.

Urtea estreinatzen lehendabizikoak ondarruko 'Dena' taldea izango da. Disko homonimoa kaleratu zuen iaz Dena taldeak, musika kritiko askorentzat  disko biribila eta heldutasun handikoa atera dute 15 eta 18 urte bitartean dituzten ondarrutar hauek. Beñat Eizagirrek, Unai Aretxabaletak eta Xabat Ituartek osatzen dute taldea. Hemen duzue entzungai Musikharia saioan egindako bisita. Astelehenetan izango dira beraien txanda, Xabat Iturratek egingo du lehendabiziko aukeraketa eta rock klasikorik ez da faltako.

Durangaldeko Gora Etorri taldearen txanda izango dira astearteak. Beraien estiloari zor, dance estiloan murgilduko dira estreinako saioan, gerokoetan gertatuko denak, ezin inork jakin. Erdi kasualidadez sortu zen taldea, beraiek aitortzen dute HemendikAt bizi ezaren nostalgiak bultzaturik, Sorginola gaztetxeko inguruko gazteak «armak hartu» dituztela diote, eta bai «broma eskuetatik joan zaigu» diote.

Aspalditik ezagutzen dute elkar Leire Letu (Leire Berasaluze) eta Kristina Aranzabek, musikak egin ditu lagun. 2007an youtuben abesti baten bertsioa egin eta bisitari ugari izan zituztela ikusita 2008an Lain taldea sortzea erabaki zuten, 2016an desagertu zen taldea. 'Beste Bat' saioetan gai ezberdinak landuko dituzte,  lehenendabizikoan, bertsio kuttunenen zerrenda bat osatu dute.  Asteazkenetan gozatuko dugu bikote honek egindako aukeraketaz, saio oso anitzak izango dira musikalki.  Hemen duzue elkarrizketa. Konfinamendu garaian ere, horrelako harribitxiekin arindu ziguten itxialdia.

Leire Letu hobeto ezagutzeko aukera izan genuen konfinamendu garaian, Musikharia saioan bere 10 kantu kuttunen berri eman zigun.

Ostegunak Bilboko Xatiro (Unai Unda) raperoarenak izango dira. ‘Xatirokeriak’ autoezkoizpena kaleratu zuen 2016an, eta bigarrena DeepSodarekin kaleratu zuen 'Cassiopeia' 2019an. Bere testuetan literatura, komikiak eta filmei buruzko aipamenak egiten ditu. Baita satira eta ironia erabiltzen du politika eta erlijioaz hitz egiteko.

Astelehenetik ostegunera dira 'Beste Bat' saioak, arratsaleko 15:00etan. Podcast plataformetan eta gure webgunean aurkituko dituzue orain arteko saio denak. 50 musikari baino gehiago pasa dira Naiz Irratitik 'Beste Bat' saioetan.

Jaurlaritza Logoa