Zuzenean

Bigarren Kafea

Sara Azurza «Sara mozorrotu eta egiazkoago baten artean dabil London Weather»

Abeslari donostiarrak bere bigarren lanaren aurrerapena kaleratu du dagoeneko; 2021ean amaitu nahi duen diskoaren lehen kanta. 

Audio_placeholder

Sara Azurza «Sara mozorrotu eta egiazkoago baten artean dabil London Weather»

Loading player...

17 urterekin hasi zen oholtza gainetan Sara Azurza. Iker Laurobaren eskutik egin zituen lehen grabazioak, kontzertuak... Haren atzetik iritsi ziren beste hainbat artistekin elkarlanak: Charlie & The Colours, Tristan Crowley, Indigo...

Baina badira hiruzpalau urte kantuan hain erraz, hain dotore eta hain soil egiteko gaitasuna zuen Sara Azurzak beharra ere sentitu zuela norbere musika egiteko. Aipaturiko artista horien folk doinuetatik urrundu eta bere erreferentzietatik gertuago sortu zuen 2018an Theorein. Bere lehen estudioko lana izan zen EP hura eta nabari zen ordurako soul giroan eroso sentitzen dela donostiarra. 

2 urte beranduago, ia urtebetez gordeta izan duen London Weather kaleratu du. Kantua eta bideoklipa. Zein baino zein ausartago. Estetika boteretsua du eta Sara Azurza helduago bat erakutsiz agertu da orain. Bere lehen lan luzea izango denak 2021ean ikusiko du argia, baina oraingoz Azurzak ez dauka presarik eta sortze prozesuan murgildu nahi du erabat.