Zuzenean

Mikel Zubimendi [kazetaria]: «Maradonak ez zion inoiz traizioa egin bere jatorriari»

Diego Armando Maradona hil berritan, guztion gomutara etorri dira berriz ere bere bizitza eta balentriak; baita bere alde ilunenak ere. Horien errepasoa egin dugu Mikel Zubimendi lankidearekin.  

Audio_placeholder

Mikel Zubimendi [kazetaria]: «Maradonak ez zion inoiz traizioa egin bere jatorriari»

Loading player...
Maradona eta Hugo Chávez, Venezuelako presidente ohia, 2005ean egindako argazki batean. (AFP)
Maradona eta Hugo Chávez, Venezuelako presidente ohia, 2005ean egindako argazki batean. (AFP)

Maradonaren ibilbidea ezin da ulertu, Mikel Zubimendi kazetariaren ustez, bere jatorria ezagutu gabe. Umiltasunean bizi izan zen Argentinako auzo txiro batean, eta gerora ondutakoak futbolerako bere abilezia eta gaitasunaren ondorio izan dira. 

Momentu gogoangarri asko utzi ditu bere bizitzan; bai futbol zelaian, baita hortik kanpo ere. Ezin ahaztu futboleko botak zintzilikatu ostean han eta hemen emandako espektakuluak, askotan bere drogadikzioaren menpe protagonizatutakoak.

Baina bere alde ilunenak albo batera utzita, futbolean emandako ikuskizunagatik zen ezaguna mundu mailan. 1986ko Munduko Koparen txapelketan ustez eskuarekin sartutako golak edota partidu horretan askorentzat historian inoiz egin den golik onena sartu izanak, ospearen gailurrera eraman zuen Maradona. 

Eta hori guztia, Zubimendik dioenez, bere jatorria oso presente edukita. Ezkertiarra eta antikapitalista, hala zuen bere burua El Pelusa-k edo Barrilete Kosmikoak, edo El Pibe-k, nahi den bezala. «Maradonaren golak gol antikolonialistak ziren», nabarmendu du Zubimendik, Fidel Castro, Evo Morales, Hugo Chavez edo Lula da Silvaren ondoan igarotako denborak gogora ekarrita. 

 

Jaurlaritza Logoa