Zuzenean

Asier ERRASTI

Bal zenekien eguzkiak izugarrizko eragina duela haizean?

Asteburu honetan Iker Ibarluzea meteorologoak, urte osoan zehar gure artean izaten dugun haizearen fenomenoa zer den eta nola sortzen den xehetasunez azaldu digu.

Audio_placeholder

Bal zenekien eguzkiak izugarrizko eragina duela haizean?

Loading player...

ASTEBURUKO HARIA magazineko kolaboratzailea da Iker Ibarluzea meteorologoa eta astetik astera eguraldi kontu bitxi eta interesgarriak ekartzen dizkigu gurera. Gaurkoan haizea zer den azaldu digu.

Haizea presio altuen eta presio baxuen arteko talketan sortzen den fenomeno klimatologikoa da Ibarluzeak irakatsi digunez. Gainera, azaldu digu haizean bi faktore nagusik eragiten dutela bereziki; Eguzkiak eta lur-planetaren errotazioak.

Xynthia ekaitza extra-tropikala 2010eko otsailean sortu zen Ozeano Atlantikoan eta hurrengo egunetan Iberiar Penintsulan lurreratu zen, tartean Euskal Herrian. Eta zikloia gurera iritsi zen egun horietan erregistratu dira inoizko haize-bolada bortitzenak, izan ere Urduñako Txarlazo mendian, 933 metrotan 228 kilometro orduko ufadak izan ziren.

Jaurlaritza Logoa