Zuzenean

Asier ERRASTI

Bertsoa, musika, antzerkia eta poesia aurkituko dugu 'Erik eta Win' ikuskizunean

Asier Sota antzezle eta zuzendariak gidatutako obra da ‘Erik eta Win’. Ander Lizarralde eta Unai Muñoa gidoiaren egileak dira eta emanaldiko ahotsa, Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek lagunduta, lehenak piano eta eskusoinuarekin eta bigarrenak gitarrarekin.

Audio_placeholder

Bertsoa, musika, antzerkia eta poesia aurkituko dugu 'Erik eta Win' ikuskizunean

Loading player...
'Erik eta Win' ikuskizuna.
'Erik eta Win' ikuskizuna.

Hainbat diziplina artistiko ezberdin lantzen dira ikuskizun honetan. Hala nola, bertsoa, antzerkia, poesia, musika… Erabiltzen duten tresna garrantzitsuenetako bat umorea da, horretan oinarritzen baita, batik bat, antzerkiari dagokion tartea.

Bestalde, hainbat eszena sakon ere topatu ditzakegu, poesia eta bertsoen bitartez proposatzen direnak. Emanaldi honetan, helarazi nahi den mezu ideologikoa ere garrantzitsua da, protagonisten biluztea ez baitdagokio exhibizionismo beharrari, norbere esperientzia bestearen ispilu bilakatzeari baizik. Hau da, Ander eta Unaik erakusten duten intimitatearen atzean, bidean ikasitako gakoen aitortza aurkitu genezake, eta harreman intimoetan ditugun zenbait blokeo eta zailtasun ere bai.

Modu horretan, hain unibertsala den gai bat aztertzen dute, harreman intimoak, esperientzia baten bizipenak azalduz, beti ere, ikus-entzuleek euren barruetara eta euren harremanetara begiratu dezaten.

Jaurlaritza Logoa