Zuzenean

Oihana Azkue

Sorginak bizi-bizirik!

Irailean abiatu zen Durangoko Arte eta Historia Museoan 'Sorginak!' izeneko erakisketa.  Bertan urria hasiera bitarte izatekoa  bazen ere, izan duen arrakasta dela eta beste hilabetez luzatu dute. Garazi Arrizabalaga, Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendariak eman dizkigu erakusketa honi buruzko xehetasunak kultur tartean.

Audio_placeholder

Sorginak bizi-bizirik!

Loading player...
Sorginak! erakusketa |Durangoko Arte eta Historia Museoa
Sorginak! erakusketa |Durangoko Arte eta Historia Museoa

EmPoderArte AIMA (Emakume Artisten Nazioarteko Elkartea) elkarteak antolatutako 'Sorginak' erakusketa, ikusgai da iraila hasieratik  Durangoko Arte eta Historia Museoan. Bertan, XV. eta XVIII. mendeen artean sorginkeriaz akusatutako emakumeen aurka izandako sarraskiei buruz eta gaur egun ezkutuan dauden ondorioei buruz hausnartzeko bidea eskaini nahi da Garazi Arrizabalaga Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendariak kultur tartean azaldu digunez.

42 emakume artisten lanak ematen dute hausnarketa horretarako bidea. Erakusketak harrera beroa izan du, irailean soilik milatik gora bisitari jaso ditu museoak, bere ohiko zifretatik oso gora dagoen bisitari kopurua. Hori dela eta, beste hilabetez izango da ikusgai erakusketa.

Jaurlaritza Logoa