Zuzenean

Iker GURRUTXAGA

10. urteurrena ospatuko du Kulto Kultibo taldeak asteburuan

Irungo Ficoba erakustazokan kontzertu berezia egingo dute: Irun Zuzenean Jaialdia. Bertan izango dira Kulto Kultibo etxeko taldea, Carolina Durante eta Sua taldeekin batera.

Audio_placeholder

10. urteurrena ospatuko du Kulto Kultibo taldeak asteburuan

Loading player...
Kulto Kultibo taldeak 10 urte bete ditu 2020an.
Kulto Kultibo taldeak 10 urte bete ditu 2020an.

10 urte eta hainbat lan kaleratu ostean, etxean ospatuko dute Kulto Kultibo hip-hop taldeko kideek urteurrena. Aurten kaleratu dute 'X' izeneko lana eta hori aurkezteko aukera gehiegirik ez dute izan, tamalez.

Hartara, Irungo Udalak antolatuta, hiriko Ficoba erakustazokan, bihar, irailaren 26an, Irun Zuzenean Jaialdia izango da. Carolina Durante madrildarrak, Sua bizkaitarrak eta Kulto Kultibo irundarrak izango dira oholtzara igoko direnak.

Kulto Kultibokoek harrera ona izan dute etxean zein kanpoan. Horren adierazgarri da beren musika 77 herrialde desberdinetan entzun izana edota sareetan izan dituzten milioika entzunaldi eta ikustaldiak.

Baina harago doa beren musikaren fenomenoa. «Merchandising produktuek harrera oso ona izan dute batean eta bestean. Pentsa, bost lagunek dagoeneko idatzi digute esanaz gure logotipoa beren azalean tatuatu dutela», kontatu digute Kulto Kultibokoek.

Gaur bertan estreinatu dute beren azken kantua, Garulo artistarekin elkarlanean egin dutena. Baina bidean orain arte beste hainbat lagun ere izan dituzte kantuetan, hartara, 'Algo natural' abestia ere duela gutxi plazaratu zuten, lagun artean egina.

Hemen duzue azken emaitza, bihar Irunen zuzenean ikusteko sarrerarik ez baita geratzen dagoeneko. «Ficoba handia den arren, 400 sarrera baino ez ziren jarri saltzeko eta ordubetean agortu ziren», aipatu digute irundarrek. Hurrengoan beharko du, bitartean, sarean entzuten jarraituko dugu.

Jaurlaritza Logoa