Zuzenean

Iker GURRUTXAGA

Badator 'Emen Gonak' saioaren denboraldi berria

Gaur, irailak 15, asteartearekin hasiko da Birkit Alonsok gidatzen duen saioa. Iazko saioen atzetik, berrikuntzak izango dira aurten musikariak aipatu digunez.

Audio_placeholder

Badator 'Emen Gonak' saioaren denboraldi berria

Loading player...

Gaueko 22:00etan, hamabostean behin eta astearteetan; hori da 'Emen Gonak' saioaren maiztasuna. Emakume musikariei dagokien tokia emateko asmoz sortutako saioa da Birkit Alonsorena. «Hain ezagunak ez diren musikariak ekartzen saiatzen naiz. Emakumeak bai, baina oraindik ere beste maila apalagoan dauden musikariak badirelako eta sekulako kalitatea duelako zirkuitu horretan dabilen askok».

Aurreko denboraldian berak aurkeztutako musikariak izan ziren, baina aurtengorako gonbidatuak izateko asmoa du. «Musikariek zer eskaini asko izaten dute, eta, hartara, saiora gonbidatu eta nik aurkeztu ordez, beren burua ezagutzera eman dezaten saiatuko gara. Hala, solasaldietan beren kantuak eta berengan eragina izan dutenenak edukiko ditugu», aipatu digu Alonsok.

Lehen saioa, Maddi Noguera abeslari ataundarrarekin egingo du. «Pandemia garaian bakarka entzuteko aukera izan dut, talderik gabe, eta txundituta geratu nintzen. P.J. Harveyren antza hartu nion bai berari eta baita bere kantatzeko moduari ere», nabarmendu du Alonsok.

Gaur, asteartea, irailak 15, gaueko 22:00etan entzun ahal izango dugu solasaldi horren emaitza. Ez galdu!

Jaurlaritza Logoa