Zuzenean
Hemen duzue bederatzigarren 'Emen Gonak' saioa. Saio potentea, ezbairik gabe. 'Pinpilinpussies' taldearekin hasi dugu saioa, Ane Barcena baterijole durangarrak eta Raquel Pagés katalanaren proiektu bikainarekin.
Ondoren Kelli Schaefer Portlandeko sortzaile eta abeslari ikaragarriaren rock klasiko eta pop-art ilunaren arteko zuzenekoa entzungo dugu, bere taldekidea den Elly Swope gitarjole eta soinu-teknikariaren bakarkako proiektua ezagutu dugu jarraian.
Saioa amaitzeko, euskal sortzaile gazte baten lehen abestiak entzun ditugu. Lorea Zulaika bizkaitarra 'Azalera' taldeko abeslaria izatetik folk-rock berezko baten ibilbidea bakarrik jorratzera igaro da.
Gozatu!
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
IRRATIA
«Ibilbidea amaitzen duzunean, zerekin geratzen zara? Gaurkoa bezalako esperientzia batekin»
IRRATIA
Zein eragin du jarduera fisikoak gure ongizate psikologikoan?
IRRATIA
«Derbiak eragindako tentsioarengatik, jokoa agian zikinagoa da; eraginkorrak izan behar dugu»
Kirolak