Zuzenean

Andonegi, Tessa

Osteguneko 'All For September Basque Edition'

Egiten ari zarena egiten ari zarela ere, zuretzat pentsatutako irratsaioa da hau. Irratiak baduelako abantaila nagusi bat, alegia, beste ezer egiten ari zaren bitartean entzun gaitzakezula mikrofonoaren alde honetan gaudenoi. Zaila egiten zaigu irudikatzea zertan ari zareten une honetan. Irratia piztea erabaki duzuenok etxetik kanpo lanean ari ote zarete? Hala bada, irratia entzunez laneko ordu luzeak arintzea espero dugu.

Audio_placeholder

Osteguneko 'All For September Basque Edition'

Loading player...
Udako gosariak borobiltzeko, 'Dena Irailerako' saioa.
Udako gosariak borobiltzeko, 'Dena Irailerako' saioa.

Hondartzan, bainuen arteko tarteak irratia entzuteko profitatzen dituzue? Dena dela, hondartzan inork entzuten al du irratia oraindik? Kotxean gidatzen zoaztela gurekin sintonizatu baduzue, ez zaitezte despistatu, Gaizka Izagirrek zinearen bitartez bidaiatzeko aukera ekarriko badigu ere. Agian, etxeko garbiketa egiten ari zareten superheroiak zarete. Nerea Baldak eskainiko dizkigun literatura proposamenekin amestera gonbidatzen zaituztegu, erratza hartuta, izan sorgin ala ez.


Eta, baliteke, baita ere, zuetako batzuk 'dolce far niente' hutsean harrapatu izana, hamakan ala sofan etzanda. Zorionak, gozatu bihotzez. Gure gonbidatuek errealitate berdinaren bi alderdi desberdin erakutsiko dizkigute. Alde batetik, teknikariok sindikatuko bi kide etorriko dira, sektorearen arazo eta kezkak azaltzera. Eta,bestetik, Andoni Mutiloa izango dugu bisitan, bere lehen espektakuluaren berri emateko.

Jaurlaritza Logoa