Larunbata, uztailak 4
Loading player...
Iker Ibarluzea|2020/07/04

Eguraldi eguzkitsu eta ederra. Goizean behe-laino puntu bat agertuko da barnealdeko bailaretan, baina ez da sendoa izango, eguzkiak azkar xurgatuko du eta eguraldi urdina geratuko da lurralde osoan.

Arratsalde partean goi-hodeiren bat ikusiko dugu zeruan, batez ere, ekialdean, baina inolako trabarik egin gabe beraz, giro eguzkitsuak jarraipena izango du arratsaldean ere.

Haizeak iparraldetik joko du, oraindik Nafarroa erdi eta hegoan bizi xamar.

Goiza hotza izango da, non barnealdeko txoko batzuetan 10°C-tik behera kokatuko diren termometroak. Tenperatura maximoak ordea igo egingo dira. Kosta partean 21-23°C-tan geratuko dira maximoak; Kantauri isurialdearen barnealdean ere 23-24°C-tan; Araban eta Nafarroa erdialdean 25-27°C-tan; eta tenperatura maximoak Erribera inguruan emango dira, non bertan 29-30°C-tan joko duten goia. 

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia