'Bigarren Kafea' magazinak agur dio irailerarte

Iñigo Asensio, Arrate Hernandez eta Iñigo Etxarrik aurkezten duten 'Bigarren Kafea' magazinak ostiral honetan egingo du azken saioa. Oraingoz, hori bai, irailean itzuliko baita indarberrituta. 

Loading player...
Bidarte, Maite|2020/07/03
Dsc01893
Bigarren Kafea. Iñigo Asensio, Arrate Hernandez, Iñigo Etxarri

Uda usaia duten egun hauetan maiz tokatzen da agur esatea, oporrak datoz eta atsedenaldi bat hartzea beti da onerako. Hala egingo dute 'Bigarren Kafea' magazineko lagunek, ostiral honetakoa dute denboraldiko azken saioa. Ez ohiko egoera batean, konfinatuta ginela,  abiatu zuten Naiz Irratiko arratsaldeetako magazina Iñigo Asensiok, Arrate Hernandezek eta Iñigo Etxarrik. 

Inork gutxik abiatu nahiko luke irratsaio bat 'Bigarren Kafea' -k egin zuen moduan: etxean konfinatuta. Horrela abiatu zen Naiz Irratiko arratsaldeko magazina. Ohiko egoera batean baino handiagoa izan da erronka, batez ere, alde tekinikoan. Baina zer diren gauzak, etxetik lan egite horrek irrati formatu nobedoso bat ekarri duela: Naiz Irratiko 'Bigarren kafea' FM bidez eta streaming bidez entzuteaz gain, ikusi ere egin baitugu facebook, twitter, youtube eta NAIZeko atarian.

Pantaila bat lautan banatuta, hiru aurkezleak gehi gonbidatua. Bakoitza bere etxetik. «Horela hasi zen bideo dei bidez egindako irratia. Bakoitza bere lehiotxoan. Eta joera berri bat sortu genuen» dio Hernandezek. Etxetik Tolosako estudiora egin zuten salto konfinamendua bukatzerakoan «behin Tolosara iritsi ginela, ohartu ginen formatu hori ezin zela bukatu, jende askok eskatu zigun bideo formatuarekin jarraitzeko» nabarmendu du Hernandezek, eta hala egin dute, Tolosatik, hiru aurkezleak elkarrekin egon badira ere, bideoz ere jarraitu ahal izan ditugu.

Apirilaren 20an izan zen 'Bigarren Kafea'-ko lehendabiziko saioa, eta geroztik  izan du garapenik. Batez ere, gonbidatu eta kolaboratzaileak pantailaz beste izatetik, aurrez aurre izatera, eta hori nabaritu egin da saioak barraiatzen duen giro frexkoan. Hain zuzen hori da Asensio, Hernandez eta Etxarrik gehien estimatu dutena, horixe da beraien 'maite dut'-a.

Saioa egunero aditzen duten horiek jakingo dute zen den 'maite dut'-a. Baina, azalpen bat merezi du honek: egunero, magazine hasieran, aurkezle bakoitzak bere eguneko 'maite dut'-a aitortzen du. Ariketa zaila jarri diogu guk,  'Bigarren Kafea'-ko 'maite dut bat aukeratzea eta norantza berean erantzun dute hirurak. «Politena izan da elkarrizketak hezur-haragizkoak izan direnean» esan du Asensiok eta Etxarrik gehitu «Sortu dugu horren mainstream ez den kolaboratzaile talde bat, ezagutzera eman ditugu egunerokoan hedabide ofizialetan ikusten ez ditugun gaiak eta hori oso polita da» esan du Harian-eko elkarrizketan Etxarrik. Egia da, oso perfil ezberdineko kolaboratzaileek hartu dutela  parte magazinean, bai  Balio dezala adibide moduan: Kontxita Beitak eta Maria Angeles Urrizalki amonek aspaldiko garaian gogoratzen dituzte 'kafe deskafeinatua' tartean, eta Kattalin Lasa, Mauro Tejeria eta Oihana Errador umeek beraiek propio idatzitako ipuinak kontatu dituzte 'Bigarren Kafean'. 

Sexualitatea, txakurren heziketa, ekonomia eta zaintza, antzerkia, psikologia, sukaldaritza, bidaia eta abenturak, kontzertu akustikoak....gai ugari landu dituzte Bigarren Kafea saioan kolaboratzaile sorta batekin.  parte Eta guztia giro onean, naturaltasunez, eta elkarren arteko 'rollo' oso on batekin. «lortu dugu ondo pasatzea, naturaltasunarekin lortu dugu hori» dio Asensiok. 

Giro on hori nonbatien nabaritu bada, Iker Lauroba abeslariaren kolaborazioetan izan da. Politika kontuak kantura eraman ditu astero Laurobak, hasieran bakarrik, eta asteak pasa ahala, Bigarren Kafea-ko banda sortu dute. 

'Bigarren Kafea' ostiral honetan agurtuko da eta datorren irailean izanen dira bueltan, oraindik data zehazteke dago. Orain arteko indar eta giro onarekin itzuliko dira eta seguru, berrikuntza askorekin. 

'Bigarren Kafea' saioko 10 elkarrizketa nabarmengarri 

Google Arts & Culture App; erraza, dibertigarria eta jantzia

Josu Iztuetarekin Atlas mendilerroan barrena

Ezagutzen al ditugu gure txakurren benetako jarduera fisiko beharrak?

BDSM sexu joko sorta ezagutu dugu

Hausartu behar dugu kafearekin sukaldaritzan gehiago probatzen

[ERREPORTAJEA] LGTBQ+, 5 testigantza

Aspaldiko garaian gogoratuz, Kontxita Beitia eta Maria Angeles Urrizalkirekin Iraganeko plazetan dantza 

Saharar Herria eta Ramadana emakumeen ahotsean

#Hitzokei: hitzekin jolasean

 

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia