Zuzenean

Amona modista du Goiuri Unanuek «oraindik ere bere 86 urterekin egiten ditu lan batzuk» eta haren sukaldean ibiltzen ziren lehengusuak lurreko jostorratzak eta hariak jasotzen. «Ume garaian 'oso printzesa' nintzen, buruan sekulako soinekoan irudikatzen nituen, baina gero ez nituen inon aukitzen». Ametsak egi bilakatzeko aukera eman dio orain bere lanbideak, Bartzelonan egin zituen goi mailako moda eta jostun ikasketak, eta argi zuen haiek amaitzean bere buruarentzat lan egin nahi zuela. Orion du bere denda eta tailerrra, 'Söia' izenpean kaleratzen ditu bere arropak. Neurrira egindako piezak dira, gehienbat ezkongai eta gonbidatuentzat egindakoak.
Euskaldunak jazterakoan nolakoak galdetzerakoan argi dauka «oso tradizionalak» garela, Bilbo inguruetan beharbada koloreekin eta zerbait ausrtagoak badira ere. COVID-19ak eragindako krisialdiaz, geldialdiaz ere mintzatu zaigu jostun oriotarra: «egur handia izan da gurea bezalako negozio txikientzat, baina gauzak birpentsatzeko aukera ere eman digu». Zailtasunak zailtasun, aurrera begira baikor ageri da Goiuri Unanue, bere ametsetan agertzen zaizkion soinekoak bere eskuz gauzatzen jarraitzeko asmoz.


