Zuzenean

naiz irratia

Energiaren Kartari buruzko Ituna, milioika euro inbertitazaileentzat... denon kontura

'No a los Tratados de Comercio e Inversión' kanpainak Espainia Energiaren Kartari buruzko Itunetik atera dadila eskatzen du. Aldarrikapen honekin gutuna igorri diote Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren ministroari eta bat egin dute 220tik gora eragilek, Ekologistak martxan taldeak besteak beste. Naiz Irratian izan da bertako kide Maitane Arri.

Audio_placeholder

Energiaren Kartari buruzko Ituna, milioika euro inbertitazaileentzat... denon kontura

Loading player...
Maitane Arri. (Twitter Ekologistak Martxan)
Maitane Arri. (Twitter Ekologistak Martxan)

220 eragile inguruk Espainiako Gobernuari Energiaren Kartari buruzko Itunetik ateratzeko eskaria egin diote aste honetan. Eskakizun hori egin dutenen artean da Ekologistak Martxan eta bertako k¡dea da Maitane Arri. 

NAIZ Irratian eskakizun honen arrazoiak azaldu ditu. Itun horren eraginez dagoeneko Espainiako Eestatuak mila milioi eurotik gorako kalte-ordainak zor dituela azaldu du. 

1995ean sinatutako itun horrek aukera ematen die inbertitzaileei estatuak salatzeko eta zenbateko astronomikoak eskatzeko, estatuek emandako legeek etekin ekonomikoak murriztea eragiten duela argudiatuta, Arrik azaldu duenez. 

Espainiako Gobernuak pobrezia energetikoaren aurka egiteko hartutako neurriek milioika euroko salaketak eragin ditzaketela uste dute eskari honen sinatzaileek eta horregatik itun hori bazter uzteko beharra azpimarratu dute. 

Jaurlaritza Logoa