Zuzenean

Oihana Azkue

Gaizka Peñafiel: «Ez nuen uste uda honetan argazki kamera erabili ahal izango nuenik»

Musikari, musikazale, entzule, irakasle, argazkilari, bideogile... ez dira gutxi Gaizka Peñafielen egitekoak eta abileziak. Argazkilaritzan kontzertu eta emanaldietan aritu ohi da. Konfinamendua iristearekin bat jaso egin zuen kamera, uda honetan erabiltzeko aukerarik izango ez zuelakoan. NAIZ Kontzertuen eskutik atera du berriz ere kamera gordelekutik. 

Audio_placeholder

Gaizka Peñafiel: «Ez nuen uste uda honetan argazki kamera erabili ahal izango nuenik»

Loading player...
Gaizka Peñafiel eta bere kamera. (Marisol RAMIREZ / FOKU)
Gaizka Peñafiel eta bere kamera. (Marisol RAMIREZ / FOKU)

Gaizka Peñafiel zer den definitzea ez da erraza, inor bada poliedrikoa bera da. Musikari, musikazale, irakasle, argazkilari, bideogile...baina bada elementu bat poliedro honen aurpegi desberdin guztiak batzen dituena: musika.

Haurtzarotik bidelagun, musikak eman dion guztiaz hitz egin digu, zaletasun eta ofizio, egunaren 24 orduak ematen ditu Peñafielek batean ez bada bestean musikaren inguruan.

Errepaso zabala egin diogu bere ibilbideari, hainbat momentu hunkigarri gogora ekarriz: bere lehen lana argitaratu zenekoa edota Kepa Junkerarekin lehenengo aldiz jotzeko aukera izan zuenekoa.

Azken pozaldia, NAIZ Kontzertuen eskutik etorri zaio. Konfinamendua hastearekin batera jaso zuen argazki kamera aurtengo udan erabiltzeko itxaropenik gabe. Hautsi da maldizioa, eta Gaizka Peñafielen begitik jarraitu ahal izango ditugu NAIZ Kontzertuak.

Jaurlaritza Logoa