Zuzenean

naiz irratia

Hernan: «Presoen urruntzearen auzian orain arte ez zen ikuspuntu komunik, egoera asko aldatu da»

Pandemia egoeran ia hiru hilabete daramatzagunean, NAIZ Irratian izan da Foro Sozial Iraunkorreko koordinatzaile Agus Hernan. Azaldu duenez, Gasteizko Legebiltzarrean egoera aldatu egin da eta hausnartzeko tarte honen ostean ikuspuntu komunak ikusten hasi direla presoen urrunketa politikei dagokionean.

Audio_placeholder

Hernan: «Presoen urruntzearen auzian orain arte ez zen ikuspuntu komunik, egoera asko aldatu da»

Loading player...
Agus Hernán, Foro Sozial Iraunkorreko eleduna. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Agus Hernán, Foro Sozial Iraunkorreko eleduna. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Koronabirusak eragindako eten honetan Foro Sozial Iraunkorreko kideak ere etxean egon dira, baina ez geldirik. Hala adierazi du Agus Hernan koordinatzaileak Informazioaren Harian saioan: «Lan dinamika bat mantentzen saiatu gara».

Gogoeta prozesua eragile eta pertsona ezberdinekin partekatu dutela gaineratu du, eta Hernanek berak esan duen moduan, hiru korapilo nagusi identifikatuz: «Biktimei egia, justizia eta erreparazio eskubidea ematea, preso iheslari eta deportatuen gaiari behin betiko konponbide bat ematea eta memoria inklusiboa deitzen dutenaren inguruan urrats sendoak ematen jarraitzea».

Pandemia egoeran fenomeno interesgarriak gertatu dira politikan Foro Sozial Iraunkorreko koordinatzaileak azaldu duenez. Espainiar Estatuan 70 elkartek, horien artean Sare eta Etxerat, etengabe egin dituzte presoen aldeko proposamenak, esaterako.

Agus Hernanek dio Gasteizko Legebiltzarrean egoera aldatu egin dela ere alarma egoeraren erdian. «Eusko Legebiltzarra ordezkatzen duen %88a ados dago konfinamendutik ateratakoan euskal preso politiko guztiek euren zigorra Euskal Herriko eta inguruko espetxeetan betetzeaz». Sekulako lorpena da hori bere hitzetan.

Txikitik hasita egiten da handi

Gizartearen egoerari begira jarrita, Agus Hernanek uste du datozen hilabeteetan, osasun egoerak hobera egitearekin batera, bake eta bizikidetzaren aldeko beste urrats batzuk ikusiko ditugula. «Urrats txikiak ere esanguratsuak izaten dira».

Gaur egun garrantzitsuena iniziatibak gehitzea da Foro Sozial Iraunkorreko koordinatzailearentzat: «Iniziatiba txikietatik hasita heldu gara gauden lekura», ekarri du gogora.

Jaurlaritza Logoa