Zuzenean

Iker Ibarluzea

Ekainak 3, asteazkena

Audio_placeholder

Ekainak 3, asteazkena

Loading player...

Giroak erabat ezegonkortzera egingo du. Goizean goiz nahiko giro lasaia izango da, baina goiz erdian ipar-isurialdean hodeiak ugaritu eta euri pixka bat izango da.

Eguerditik aurrera aldiz, barnealdean bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzetarako joera nabarmena hartuko du. Ekaitzak lehenbizi Erriberan izango dira eta handik Nafarroa erdialdera eta Arabara mugituko dira. Ekaitzak mardulak izango dira, tarteka gogor bota dezake eta haize-boladak ere handi xamarrak izango dira ekaitz guneetan. Ipar-isurialdera ekaitzen bat sar liteke, baina askoz euri gutxiago botako du.

Egun amaieran giroa lasaitu egingo da, Nafarroa hego-hegoan izan ezik. Han oraindik euri pixka bat geratuko da.

Haizeak goizean aldakor xamar ibiliko da. Eguerdi aldera ipar-ukitua hartuko du ipar-isurialdean, Erriberan izan ezik. Han hegotik joko du. Hala ere, orduek aurrera egin ahala lurralde osora zabalduko da ipar-haizea.

Tenperaturak jaitsi egingo dira atzokoekin alderatuz. Kosta partean maximoak 20-22⁰C-tan geratuko dira; Kantauri isurialdearen barnealdean 22-23⁰C-tan; Araba eta Nafarroa erdialdean 23-26 ⁰C-tan eta tenperatura altuenak Erriberan emango dira non bertan maximoek 24-27⁰C bitartean joko dutelarik goia.

Jaurlaritza Logoa