

Zuzenean 09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena
11:15h - 12:00h
MusikHaria

Zuriñe Hidalgo musikari, aurkezle eta coach menstrualak emakumeentzako espazio segurua izango den ‘Enraizadas’ erretiroa antolatu du lagun batekin, Kristinarekin. Erretiroan sukaldaritza ekologikoaren inguruko tailerrak eta ziklo menstrualen ingurukoak ere eskainiko dira, besteak beste. Eta musikak, yogak eta kirolak ere protagonismo handia izango dute bertan.
Mezu hau zabaldu dute Zuriñek eta Kristinak erretiroaren sare sozialean: «Ilargi berri gauean, ateak itxi eta argiz beteko gaituzten leiho berriak irekitzeko unean, ongi etorri Kristina eta Zuriñek, bi emakume euskaldun ekintzaile, borrokalari, sortzaile, espiritual eta intuitibok, sortutako erretiro honetara. Gure helburua emakumeen erretiroak antolatzea da, besteak beste, emakumeen elikadura ekologikoan eta ziklizitatean zentratuta. Hilabeteetako lanaren ondoren, uda honetarako gure planak zuekin partekatzeko irrikitaz gaude».
Asteburuko Harian izan da Zuriñe Hidalgo ekimen honen ingurukoak azaltzen, berarekin solasean aritu gara erretiroaz beraz, baina baita erretiro honen inguruan bueltaka dauden beste hainbat gai ezezagun eta interesgarriz ere.