Zuzenean
Koronabirusa iritsi aurretik martxan zeuden euskara praktikatzeko mintzalagun taldeak. Osasun krisi hau iristerakoan, beste ekimen ugari bezala, behin behinean bertan behera geratu ziren talde hauek. Orain, #mintzalagunONsarea iniziatibarekin, etxealdian mintzapraktika saioak martxan daude. Euskalzaleen Topaguneko Maite Agirre Ena mintzapraktika saileko koordinatzaileak eman dizkigu xehetasunak,
Mintzalaguna ekimenak «bidelariak eta bidelagunak» elkartzen ditu. Agirrek horien arteko harremanaren inguruan hitz egin digu: «bidelariek euskara praktikatu nahi dutelako ematen dute izena. Bidelagunak, normalean euskaraz bizi dira, eta prest daude bidelariekin badakiten hori partekatzeko».
Elkarren arteko harremanak ez apurtzeko balibabide bat bezala sortu da #mintzalagunOnsarea. Izan ere, Agirreren hitzetan, «taldeko dinamikak lagun bilakatzen gaitu».