Zuzenean

Ion GARATE

«Alpinismoa ez da zer egiten duzun, baizik eta nola egiten duzun»

Herrietan ez ezik, mendian ere jende oso gutxi ibili da konfinamendu aste hauetan. Ondorioz, bertan lan egiten dutenak, mendi gidariak, besteak beste, une gogorrak bizitzen ari dira lan faltagatik. Gaia sakonagotik ezagutzeko Naiz Irratian izan da Aitzol Doyharzabal goi mendiko gidaria. Berak azaldu digu nola bizitzen ari diren egoera hau.

Audio_placeholder

«Alpinismoa ez da zer egiten duzun, baizik eta nola egiten duzun»

Loading player...
Aitzol Doyharzabal goi mendiko gidaria.
Aitzol Doyharzabal goi mendiko gidaria.

Afizioa eta ofizioa elkartzen zaizkio Aitzol Doyharzabali. «Mendia dena da niretzat» dio, eta ez zaio arrazoirik falta mendiak ere ematen baitio jaten, 14 urte daramatza mendi-gidari bezala. Koronabirusaren krisiaren ondorioz etxean geratu behar izan da bera ere, eta lanera normaltasunez eta nola bueltatuko den ezjakina da oraindik. Maiatzaren 11tik aurrera eskalatzea baimenduko da, baina norberaren lurraldetik mugitu gabe. Berakin hitz egin dugu goi-mendiko gidarien lanaz, haien egoeraz, mendiaz eta datorren harrobiaz. 

Konfinamendua bukatu eta lehendabiziko astebururako irteera prest dauka jada. Izan ere, lan bidaia bat zuen prest uztaila amaierarako. «6000-ko pare bat tontor egiteko intentzioa dugu, hori da berezoek eskatu zutena. Joateko esperantza badugu oraindik» dio. Negu osoa pasa dute entrenatzen eta konfinamendua bukatu bezain abudo ekingo diote entrenamenduar, sasoia ezin da galdu.

Gaur egungo alpinismoaz hitz egin dugu Doyharzabalekin, eta argi du «gaur egun egiten diren gauza askori ez nioke alpinismoa deituko» Everest eta Montblank-eko masifikazioak jarri ditu adibide: «alpinismoa ez da zer egiten duzu baizik eta nola egiten duzun». Aitortu digu bere lehen tontorra ere Montblanc izan zela, eta hamabost aldiz igo duela, bezeroek behin eta berriz eskatzen baitiote: «Montblack da gutxienekoa alpeetan,  ehundaka mendi daude zoragarri eta konpromisoa eskatzen dutenak eta bezeroei hori transmititzen saiatzen naiz».

Mendi-gidaria izatea ez da erreza «bidea luzea da» aitortu du, poliki-poliki lortzen da bezero-poltsa, urteetako lana da bezeroen konfidantza lortzea. Doyharzabalek dio gero eta gehiago baloratzen dela mendi-gidariaren lana, Alpeetan, bereziki, suhiltzaile edo mendiku lanpostuak bezain errespetatuak dira mendi-gidariak.

Gaur egun, goi-mendiko gidari bezala ibiltzen da gehien bat, gustukoena hori baitu, baina ibili da ere arroiletan ere. «Orokorrean bezeroaren eskaeraren arabera lan egiten dugu, normalean, mendi zailak edo teknikoak direnak eta pertsona bat bakarrik joaten ausartzen ez den gauzetarako deitzen gaituzte» azaldu du. Nabarmendu nahi izan du beraien lana, nolabait, «arriskuaren gestioa» dela.

Koronabirusak ekarri duen egoerak eragin handia izan du mendi-gidarientzat, hala ziurtatu du Doyharzabalek: «Batetik, eragina  fisikoki, azken finean ezin izan dugu entrenatu. Bestetik, lan falta, psikologikoki geldirik egon beharra hori... Gure aktibitatea guztiz eten da, ezin dugu ez guretzako ezta bezeroentzako lan egin». Gaineratu du aholku batzuk eman ditzaketela bezeroei forma fisikoa ahalik eta gutxien galtze aldera, «baina luzea izaten ari da eta zaila da, asko gogortzen da» dio gidariak. 

Bestetik, kirol-teknikari askok eskalada zentroetan ere aritzen dira lanean, baina hemen ere jarduerak etenda daude. «Nik neronek rokodromoetan ere lan egiten dut, eta guztiz eten da hori ere, gainera barruan izan da are gehiago» dio Doyharzabalek. Gehitu nahi izan du laguntzak badaudela autonomoentzako, «baina nire ustez ez dute askorako balio» aipatu du.

Berriro ere mendiko jardueretara itzultzeari dagokionez, Doyharzalek aurreratu du «maiatzak 11tik aurrera» eskalatzen hasi ahalko dutela, «baina, beti ere, Gipuzkoa barruan». Bestalde, ez dute aurreikusten ekainak 22ra arte Pirineotara joan ahal izango dutenik, «eta Alpetara zer esanik ez» dio Doyharzabalek. AEGMk (Mendi-giden Espainiako Elkartea) «aholku batzuk» eman dituela kutsatzeak saihesteko, «baina ezer askorik ez» azaldu du.

Datozen gazte belaunaldiei dagokienez, Doyharzabalek esan harrobi ona datorrela, «eta oso indartsu gainera. Gauza da, merkatua ere mugatua dela, beraz, ez dakit denentzako lana egongo den» dio gidariak. Aitortu du beraien lana «oso gogorra» dela, «honetaz bakarrik bizitzea oso zaila da, nik lagun asko ditut honetaz gain beste zerbaitetan lan egin behar izaten dutenak. Honetaz bakarrik bizi garenak ez gara asko» azaldu du.

 

Jaurlaritza Logoa