Zuzenean

Ion GARATE

«Patinaian harrobia badago, baina baliabiderik ez»

Irristaketa edo patinaia ez da askok ezagutzen duten kirola. Kirol minoritarioa da eta baliabide falta nabaria da. Naiz Irratian izan dira Ilazki Zalakain eta Unai Perea Tolosako Irristaka taldeko patinatzaileak. Beraien kirola ezaguna ez den arren, oso kirol polita dela ziurtatu dute.

Audio_placeholder

«Patinaian harrobia badago, baina baliabiderik ez»

Loading player...
Ilazki Zalakain eta Unai Perea Lasarteko proban. (Javier Zatarain)
Ilazki Zalakain eta Unai Perea Lasarteko proban. (Javier Zatarain)

Patinaia edo irristaketa ez da kirol ezaguna Euskal Herrian. Hori, besteak beste, baliabide faltaren ondorio da. Ilazki Zalakain eta Unai Perea Tolosako Irristaka taldeko patinatzaileak izan ditugu gurean, eta beraien esanetan, «ezaguna ez den arren, oso kirol polita da».

Zalakainek eta Pereak abiadura patinaia praktikatzen dute. «Pistako txirrindularitzaren oso antzekoa da. Karrerak motzetatik luzeetara, eta txapelketak izateaz gain, maratoiak ere egiten dira. Taldeka lehiatzen gara bertan» azaldu digu Zalakainek. Pereak aitortu du patinaia nahiko kirol ezezaguna dela Euskal Herrian, salbuespena Nafarroa da: «Nafarroan badago tradizio handiagoa, Iruñean batez ere, baina Gipuzkoan esaterako, oso gutxi» dio.

Patinaian ere dena geldirik dago txapelketei edo lasterketei dagokionez: Berlingo maratoia da patinatzaileentzat lasterketarik garrantzitsuena edo ezagunena. 6000 bat patinatzaile egoten gara bertan, eta jendea mundu osotik etortzen da lehiatzera. Beraiek abisatu zuten bertan behera geratzen zela, baina, Iruñeko maratoia, adibidez, proba internazionala da eta aurrera doala esan dute. Beraz, iraila edo urria inguruan zerbait egiteko aukera izango dugunaren esperantza pixka bat badugu».

Patinaian baliabide falta oso nabaria dela deitoratu dute biek. Zalakainen esperientziak ederki islatzen du hori «Nik garbi daukat, 4 urtetatik 19 urtera arte ibili naiz lehiatzen patinaian, dominak irabazten kategoria askotan, baina azkenean nazkatuta utzi egin behar izan nuen baliabide faltagatik eta leku guztietatik trabak jartzen dituztelako. Oso kirol polita da, baina baliabide falta oztopo nabarmena da» esan digu.

Pereak gehitu nahi izan du, orain, karrera herrikoien bitartez indartu dela patinaia. «Karrera popularren gorakadarekin patinaia ere igotzen hasi da. Adibidez: Gasteizko maratoia, Behobia... baina pista barruko modalitatean, ezer gutxi» dio tolosarrak. Nabarmendu du, Euskal Herrian «bi munduko txapeldun» ditugula eta ia inork ez dituela ezagutzen. «Patxi Peula Gasteizen, agian, ezagutuko dute, baina bestela ia inork ez. Berdin gertatzen da Joseba Fernandezekin, Iruñean» azaldu du.

Patinaiaren etorkizunari begira, biek esan dute gazte asko dabilela orain patinatzen, baina baliabiderik gabe zaila dela aurrera egitea. «Gazte askok lehiatu nahi badute Nafarroara edo kanpora joan behar izaten dute» nabarmendu du Pereak Honen harira, Zalakainek gehitu du beste arazo bat ere badutela: «gu errepideetan ibiltzen gara, abiadura asko hartzen dugu» dio, eta pentsa, Iruñeko maratoian, adibidez, 70km/h abiaduran ibiltzen dira. Horregatik, entrenatzerako orduan «Ertzaintzarekin arazoak izaten ditugu, ez gaude legedian  sartutabidegorritik joateko esaten digute, baina bidegorrian abiadura horretan ezin da joan, arrisku bat gara. Ezin gara honela ibili» dio Zalakainek. 

Jaurlaritza Logoa