Zuzenean

Sara AMATRIAIN

Deseskalatze prozesuan ere, martxan daude Iruñerriko zaintza sareak

Koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik, pertsona boluntarioen antolakuntza handia izan da hainbat herritan. Iruñerriko zaintza sareak izan ditugu hizpide Naiz irratian Amaia Kanbra alde zaharreko zaintza sareko kidea da eta laguntza honen inguruan hitz egin digu. Orain, nahiz eta gure egoera aldatu egin den eta kalera gehiago atera gaitezkeen auzokide batzuen beharra handia da oraindik eta, noski,  martxan daude sareak.

Audio_placeholder

Deseskalatze prozesuan ere, martxan daude Iruñerriko zaintza sareak

Loading player...
Iruñeko zaintza sarea maskarilak banatzen merkatuan
Iruñeko zaintza sarea maskarilak banatzen merkatuan

Elkartasuna oinarri, koronabirusak jarritako oztopoak modu onenean gainditzen laguntzen dute zaintza sareek. Amaia Kanbra Iruñeko alde zaharreko zaintza sarean parte hartzen du eta egin dutenaren berri eman digu Naiz Irratian. «Ikuspegi kolektiboa» aipatu du lehendabizi «birusaren aurka hartu diren neurriek gure baldintza eta ohiturak aldatu dituzte, eta horren aurrean, gure planteamendua elkar zaintza da» dio. Saretik, auzokideen osasuna «erdigunean» jarri dute, eta kalitatezko «bizitza duin» baten alde lan egite dutela aldarrikatu du Kanbrak.

Iruñeko alde zaharraz gain, beste hamar auzotan ere martxan jarri dira zaintza sareak Iruñean. Lanak «gertutasunaren arabera» esleitzen dira, eta adineko pertsonak izaten dira gehienetan zerbitzu honen erabilera egiten dutenak. Zaintza sareko kideak dio «erosketak egitea, farmaziako botikak erostea eta zaborra botatzea» izaten direla jasotzen dituzten eskera gehienak. Orain, deseskalda fase honetan ere, martxan daude noski zaintza sareak.

Jaurlaritza Logoa