Zuzenean
«Hegoaldean baino hobeto harrapatu nau oraingo egoera honek Urruñan» esan digu DJ Bullek elkarrizketa hasi eta berehala. Izan ere, Irurakoa den arren, denbora bat darama Lapurdiko herrian bizitzen.
Dena dela, aldaketa horrek kalterik ere eragin dio. Hegoaldean baja eta iparraldean alta eman duen tartean gertatu baita egoera guzti hau eta horrek gobernu desberdinek ematen dituzten laguntzak eskatzeko aukerarik gabe utzi dute Bull.
Istorio asko kontatu dizkigu 'Musikharia' saioan. Euskal Herrian izan den herrien zerrenda egin gabe duela «baina egun hauetarakao lantxoa» jarri diogula esan digu. Festa egiteko moduaz galdetuta, «batzuek dantzan, besteak builaka, bakoitzak bere erara» egiten duela aipatu digu. Baina guztietan asmatzea da DJ Bullen habilezia.
Bere ibilbidean gertatutako gauza on eta txarrak, guztiak aipatu dizkigu 'Musikharia' saioan, baita Kazakhstanen lanean izan zen garaikoak ere. Orain, ordea, lan egiteko ia ez du aukerarik, streaming bidezko saioak egiten dituen arren.
Egoera nola bizi duen galdetuta «jendeak ezkorra naizela esaten dit, baina errealista naizela erantzuten diet» esan digu DJ Bullek, «tunelaren irteera ez dut ikusten eta urrunago ezin da jarri egoera honen bukaera» gaineratu du. Ostegunetan Bilboko Kafe Antzokira gerturatzen diren ikasleei ere pazientziaz hartzeko eskatu die DJ Bullek.
Baina umoretsu dago, eta horren adierazgarri izan da elkarrizketan erakutsi duen tonua eta baita Beste bat saioetan agertzen duena ere. Ostegunero festa giroan gabiltzalako DJ Bullekin.