Zuzenean

Oinatz Aizpuru

Eskaintza politiko eta kulturala sarean BidEHbat ekimenarekin

Egungo testuinguruak hankaz gora jarri ditu programatuta zeuden ehunka ekitaldi. Gehienak bertan behera geratu dira, baina bada beste bide batzuetatik ekitaldiak moldatu eta egitarau berezia eskainiko dutenik. Horren adibide BidEHbat ekimena. Apirilaren 10etik 12ra Uxue, Erriberri eta Tafallan Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek prestatua zutena online bidez eskainiko dute, gaur bertan hasita. Ernaiko bozeramale Izar Hernandok horren berri dakarkigu.

Audio_placeholder

Eskaintza politiko eta kulturala sarean BidEHbat ekimenarekin

Loading player...
bidehbat.jpg
bidehbat.jpg

Halabeharrez eguneroko jarduna eten eta «segurtasunaren eta arduraren» izenean bertan behera utzi zuten Ernai eta Aitzina antolakundeek BidEHbat ekimena. Uxue, Erriberri eta Tafallan «harremanak eta komunitatea lantzeko plaza» sortzea zuten asmoa; bidenabar, eskaintza politiko eta kulturalarekin zipriztinduko ziren bertaratutakoak. Izar Hernando Ernaiko bozeramaleak dioenez, «harremanen faktorea beste plano batean utzi eta egitarauarekin aurrera jarraitzea erabaki genuen, egitarau murriztuarekin». Eskaintza politiko eta kulturalari eutsi diote. «Egoera honek hitzaldi eta formakuntzarako tartea ematen du eta eskaintza kulturala ez da soilik denborapasa bat, ekarpen politiko garrantsitsua egiten du».

Ia egunero egitura antzekoa izango du, ostiralean ezik. 18.00etan hitzaldiak emango dira eta 19.30ean kultur eskaintza. Ekitaldiak gaurtik -apirilaren 8tik- hilaren 11ra bitartean antolatu dira. Eta igandean, berriz, Euskal Herria Batera dinamikak deitutako Aberri Egunean parte hartzera deitu dituzte gazteak.

Ekitaldi guztiak labur.eus/bidehbat weborriaren bidez jarraitu ahal izango dira.

Jaurlaritza Logoa