Zuzenean

Sara AMATRIAIN

Ontzi belak berrerabili eta diseinuzko altzariak ekoizten ditu DVelas-ek

Nafarroako DVelas enpresak ontzi bela zaharrak berrerabili eta altzariak egiten ditu. Dela hamar urte sortu zen, kasualidadez, eta orain Japon, AEB edo Kanadan saltzen dituzte beraien diseinuak. Berariei ere bete-betean harrapatu die koronabirusaren krisiak, tailerra itxita eta nazioarteko erakusketak bertan behera,  beraiek ere, etxetik ari dira lanean. DVelas-eko Arraitz Koch diseinatzaile grafikorekin hitz egin dugu Naiz Irratian.

Audio_placeholder

Ontzi belak berrerabili eta diseinuzko altzariak ekoizten ditu DVelas-ek

Loading player...
DVelas altzari dendaren webgunea
DVelas altzari dendaren webgunea

Duela hamar urte sortu zen DVelas proiektua, hala ere, merkatuaren eskariei erantzunez «zertxobait aldatu da» dio Arraitz Koch-ek, DVelaseko kideak. Maiz gertatu moduan, kasualidadez, lau lagunek jarri zuten martxan DVelas,  diseinatzaile grafiko batek eta lau arkitektuk osatzen zuten hasierako lan taldea. Ontzia zuten Hondarribian, eta bazuten lagun bat ontzi belekin lan egiten zuena, ikusita bela zaharrak bazter batean geraten zirela, okurritu zitzaien bazela modua tela handi eta eder horiei bigarren bizitza bat emateko, eta horrela, sortu zen Dvelas.

Hasierako prototipoak egiturarik gabekoak ziren, puf-ak eta etzaulkiak. Denborarekin, katalogoa zabaltzen joan dira, eta gaur egun, auliki diseniu ezberdinak egiten dituzte eta berriki hasi dira lanparak diseinatzen.

Arraitz Kochek azaldu digu, beraien lan egiteko prozesua luzea dela, eta mimoz zaintzen dutela prozesu osoa. Materiala da lortu behar den lehendabiziko gauza, eta berriki egin dute hitzarmena 'North Sails' enpresarekin, ohial ekoizle handienak dira, eta North Sails-ek ohial berriak jartzerakoan, zaharrak gorde, eta horiek berrerabiliko dituzte Dvelas-en. Ontzietan espezializatuak dauden bigarren dendentan ere lortzen dute materiala, eta noski harreman zuzena dute belaontzia dutenekin.

Ontzien belak oso bereziak direla dio Kochek, bizitza bat badutelako, iragan bat, maiz konponduta daudelako eta errematxe bereziak dituztelako: «material polita eta gainera, gogorra da. Badirudi denak txuriak direla, baina ez,  testura eta tonalidade ezberdina dute». 

Behin materiala tailerrean dutela, klasifikatu egiten dute: ohial mota, ontziaren istorioa, izena, portua...etiketa bereziak egiten dituzte informazio hori guztiarekin, eta altzairua erosten duenak jakingo du zein den erosi duen altzairuaren jatorria. Beraz, diseinu berritzailea izateaz gain, diseinu limitatuak dira Dvelak egiten dituenak. Altzariaren prezioari buruz galdetuta «ez dira merkeak» dio Koch-ek, eta nabarmendu du prozesu osoa, hasieratik amaieraraino, bertan egiten dutela, «Txinan ekoiztea askoz ere merkeago litzateke, badakigu. Baina ez dugu nahi» baieztatu du, «hemengo materialekin egin nahi dugu lan, bertako eskulanarekin. Eta horrek eragina badu produktuan eta prezioan» azaldu du. Lan prozesuko zati bat adibidez,  tuterako AMIME enpresan egiten da.

DVelas-i ere bete betean harrapatu dio koronabirusaren krisiak. Orain, Las Vegasen beharko lukete izan, azoka batean, baina, noski, bertan behera geratu da: «eskerrak, materiala ez genuen bidali!». Galerak izango dituztela badakite DVelas-en, baina, oraingoz behintzat ezin kalkulatu zenbatekoak izango diren. Tailerra irekita zeukaten orain arte, baina, hura itxi eta etxetik ari dira lanean denak. Webgunea indartzen ari dira, komertzial lanetan...bestelako lanak dira, beharrezkoak ere badirenak.

Honek guztiak zerbait positiboa izango ote duen galdetuta, ixilik geratu da segundu batzuk Koch: «ba gu oso ondo antolatu gara, etxetik ari gara lanean, lasai, ez ditugulako ume txikirik. Eta lasaitasuna nabaritzen da, elkar zaintzen ari gara, galdetzen diogu elkarri ea zer moduz gauden, bulegoan beti dago presio eta estres gehiago». Entzulearentzat beste gomendio bat ere eman du Arraitz Kochek, meditazioa egitea. Berari oso ongi datokio konfinamendua eramangarriagoa izateko.

 

 

Jaurlaritza Logoa