Zuzenean

Ez da erraza kirolariek forma fisikoaren galerarik ez izatea, erritmo falta eta lesioetarako erraztasuna areagotzea dakar egoera honek. Naiz irratian izan dira, Gaizka Maiza, Leyma Coruñako saskibaloi jokalaria, eta Ioritz Egiguren Amezketako klubeko pilotaria. Maizaren kasuan baloiarekiko eta Egigurenen kasuan pilotarekiko kontaktua mantentzea da zailtasun handienetako bat. Hala ere, garajeari etekina ateratzen ari direla aipatu dute entrenamenduak egiterako garaian.


