'40 Minutu Rock' Musikharia saioan

40 Minutu Rock jaialdiko lagunak izan ditugu bidelagun asteazkeneko 'Musikharia' saioan. Gurekin izan dira Aritz Maldonado eta Anes Baños antolatzaileetako bi. Hitz egin dugu Iheskide taldeko Gaizka 'Tronpi'-rekin, preso ohia eta jaialdiko bolondresa da, eta Skakeitan zein Tximeleta taldeko kideekin. Azken hauek, hamaika elkartasun jaialditan parte hartu eta gero, aurten errango diote agur oholtzari. Jaso ditugu entzuleen makina bat mezu, milesker denei, eta zorionak '40 Minutu Rock' era joateko sarrerak irabazi dituzuenei!

Loading player...
Naiz Irratia|2020/02/27
40_2020
40 MINUTU ROCK: Soziedad Alkoholika + Rotten XIII + The Potes + Mafalda + Mocker’s + Tribade + Arkada Social + Kaleko Urdangak + Tremenda Jauria + Tximeleta + Skakeitan + Green Valley + ...

Herri gutxitan izango dira, halaber, desagertzeko bokazioz jaiotako musika jaialdiak. Horietako bat da, hain zuzen, 40 Minutu Rock jaialdia, herri honetan preso, iheslari edo deportatu bakarra dagoen bitartean konpromisoari eusten diona eta, aurten ere, hilaren 29an, Durangoko Landako Gunea elkartasun doinuekin leporaino beteko duena.

Goizeko 10.30ean hasi eta goizaldeko ordubiak arte luzatuko den seigarren edizio honetan, 17 talde izango dira taula gainean, ohiko formatuan (bi oholtza eta karpa txiki bat), elkartasun sugar hori bizi mantentzeko aletxoa jartzen. 

Jaialdiaren arrakastaren erakusgarri da sarrera guztiak agortuta daudela eta, beraz, egunean bertan ez dela sarrerarik salgai egongo.

Egunari begira, goiz joateko gomendioa egin du antolakuntzak, sarrera bakoitzaren ordez pultsera bana emango baitzaie doazen pertsona guztiei. Dena behar bezala atera dadin, 500 boluntario ariko dira lanean. 

Argi utzi dute ez dela eraso matxista, homofobo edo arrazistarik onartuko. Horregatik, eraso sexistak salatzeko telefono bat ere egongo da (677 822 052). 

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia