Zuzenean

Naiz Irratia

Elazar Lersundi: «Begirada bat nahikoa izan zen. Isilik ez, tabu ez. Hau hitz egin behar da»

Bilbon ospatzen den Zinegoak jaialdia ‘Mi pequeño gran samurai’ film laburrak irekiko du. Ikus-entzunezko lana Ekai Lersundi, bere buruaz beste egin zuen gazte transexualaren ingurukoa da. Bere aita Elazar Lersundi Naiz Irratian izan da eta filma «erreminta bat» izatea espero duela aurreratu du. 

Audio_placeholder

Elazar Lersundi: «Begirada bat nahikoa izan zen. Isilik ez, tabu ez. Hau hitz egin behar da»

Loading player...
Ekai Lersundiri Ondarroan egindako omenaldia. (Aritz Loiola|Foku)
Ekai Lersundiri Ondarroan egindako omenaldia. (Aritz Loiola|Foku)

«Guztiok batera ikustea nahi dugu. Denok batera sentitzea». Gertukoenek ere ez dute ikusi 2020ko Zinegoak irekiko duen 'Mi pequeño gran samurai', Ekai Lersundi zenaren istorioa kontatzen duen filma. Elazar Lersundi aita izan da NAIZ Irratian eta azaldu du filma «erreminta bat» izatea nahi dutela. 

Suizidioa oraindik ere gizartean tabu gaia dela azpimarratu du Lersundik, «norbaitek nahi badu, hemen gaude edozertan laguntzeko». Normalizatu beharreko kontua dela uste du Lersundik. Naizen adingabe transexualen gurasoen elkarteak egindako lana ere azpimarratu du. «Gauza batzuk badoaz aurrera, ez guk nahi genukeen martxan, baina bagoaz apurka apurka». Lersundik argi utzi nahi izan du semeak bere buruaz beste egin eta lehen momentutik erabaki zutela gurasoek isilik ez geratzea, «begirada bat nahikoa izan zen. Isilik ez, tabu ez. Hau hitz egin behar da». Herritarrengandik eta gizartearengandik jasotako babesa ere izugarria izan dela adierazi du Lersundik.

Semea nolakoa zen galdetutakoan borrokalaria eta indartsua zela adierazi du aitak. Aipatu du eman ziotela aukera Bartzelonan tratamendua jasotzeko, baina Ekaik berak ez zuela nahi izan. Semeak argi omen zuen Euskal Herrian prozesu horiek azkartzea nahi zuela, eta berak hemen bertan jaso nahi zuela tratamendua. 

Pelikulak antzeko egoeran egon daitezkeenei laguntzeko balio izatea espero dutela azaldu du Lersundik. 

 

Jaurlaritza Logoa