Gorka Errasti(EH Bildu Eibar): «Uste dugu guztiaren atzean erantzukizun politikoak daudela»

Zaldibarko zabortegian gertatzen ari denak inguruko herriak ere kezkatuta dauzka. Airearen eta uraren kalitatearen neurketak egiten ari da Jaurlaritza kutsatuta dauden ala ez jakiteko. Azken orduetan Eibartik igarotzen den errekaren bideo bat zabaldu da. Bertan urak kolore zuria duela ikus daiteke, eta herritarren artean kezka piztu du horrek. Gorka Errasti EH Bilduko zinegotzia da Eibarko Udalean eta herritarrek bizi duten egoeraren inguruan aritu da NAIZ Irratian.

Loading player...
Naiz Irratia|2020/02/12
Gorka-errasti-775x517
Gorka Errasti. (Alternatiba.net)

«Zalantza asko ditugu». Kezkatuta mintzatu da Gorka Errasti Eibarko Udaleko EH Bilduren zinegotzia Informazioaren Harian. Herritarrak airea eta ura kutsatuta egon daitezkeenaren beldur direla adierazi du. «Ez dugu esaten horrek zabortegiarekin lotura zuzena duenik, baina arduratu egiten gaitu». Eibarko Udala, inguruko guztiak bezala, buru-belarri sartuta dago gertatu denari erantzun bat eman nahian. Baina Errastik gaineratu du Eibarko Udala esfortzu handia egiten ari dela, iaz emergentzia klimatikoa ezarri zutelako.

Errastik gaineratu du zabortegiko kutsaduraren neurketak Jaurlaritza bera ari dela egiten. «Zabortegi bat daukagu erretzen, inungo azpiegiturarik gabe». EH Bildutik uste dute neurketak kanpoko enpresa batek egin beharko lituzkeela. 

Durangoko instrukzio epaitegiak bide penalari ekin dio Verter Recicling, zabortegiaren enpresa kudeatzailearen aurka. Errastik adierazi du hori ondo dagoela, baina ez dela egin behar den gauza bakarra. «Uste dugu honen atzean erantzukizun politikoak daudela». Iñigo Urkullu lehendakariari berriz gizatasun falta nabaria leporatu dio.

Jaurlaritzari azalpen eske egin diren mobilizazioak ere ekarri ditu gogora EH Bildiuko zinegotziak. Eibarreko manifestazioan 2000 pertsona bildu zirela adierazi du. «Jendea oso haserre, garrasika eta azalpen eske. Herriko giroa oso nahasia da. Ez dago beste gairik»

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia