Lurdes Olaetxe, Zaldibarko zabortegi ondoko bizilaguna: «Egia esateko eskatuko nieke alderdiei»

Lurdes Olaetxe Zaldibarko Olaetxe baserrian bizi da. Zabortegiko hondakinak erori diren lekuaren parean zehazki. Bere etxearen gainetik igarotzen da AP-8a eta luizia izan denetik ez dauka bere etxean egoteko aukerarik. Naiz Irratian adierazi du galduta daudela eta erakundeen aldetik ia inork ez diela informaziorik eman.

Loading player...
Naiz Irratia|2020/02/10
Eitzaga
Zaldibarko Eitzaga auzoan gertatu da ezbeharra. (Gorka RUBIO/FOKU)

«Ezkutuan etortzen gara. Berez ezin dugu etorri». Horrela mintzatu da Lurdes Olaetxe Zaldibartarra. Bere etxea luizia izan den lekuaren parean dago eta seguratsunagatik gizona eta biak etxetik atera dituzte. «Lo Eibarren egiten dugu senitartekoek utzitako etxe batean». Luizia etxe gainetik igarotzen den errepidean izan dela adierazi du, eta beste bat egon daitekeelako atera dituztela etxetik.

Erakundeen aldetik babes falta sumatu duela adierazi du Olaetxek. «Babesa jaso bai, baina ez dakit zenbatekoa». Zaldibarko Udala oso txikia dela adierazi du eta Eibarko eta Ermuako Udalen laguntza ere beharko dutela. Zabortegiarekin bizitzera ohitu egin zirela adierazi du. «Ez genuen beste aukerarik izan». Egunero egunero kamioiak gora eta behara ikustera ohitu egin zirela esan du. 

«Alderdiei egia esateko eskatuko nieke». Eskaini dizkieten alternatibak ere oso urriak izan direla gaineratu du. «Etxekoen bidez lortu ditugu gauzak senarrak eta biok». Jaurlaritzatik jasotako babes falta ere azpimarratu egin nahi izan du. «Aurretik inor ez da kezkatu. Orain denak». Kezkatu badira ixilik egin dutela gaineratu du.

Egoera lehenera itzultzeak denbora asko hartuko duela uste du Olaetxek. «Lehenik ez dadila gehiagora joan», «etxea salbatu dezatela, eta urteekin garbituko dute erori dena».

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia