Zuzenean

naiz irratia

«Greba oso anitza eta potoloa izaten ari da. Jendea erreformari geldi esateko prest dago»

Nahiz eta sektore batzuetan besteetan baino indar handiagoa izan grebak, Peio Dufau CGT sindikatuko ordezkariak «positiboki» baloratu du Ipar Euskal Herrian izandako jarraipena eta «harrigarria» izan dela esan du. 

Audio_placeholder

«Greba oso anitza eta potoloa izaten ari da. Jendea erreformari geldi esateko prest dago»

Loading player...
Sektore askotako langileek egin dute bat Baionako manifestazioan pentsioen erreformaren kontra (Bob EDME)
Sektore askotako langileek egin dute bat Baionako manifestazioan pentsioen erreformaren kontra (Bob EDME)

Ipar Euskal Herrian oihartzun zabala izan du Frantziako Estatuan sindikatuek Emmanuel Macronen pentsioen erreformaren kontra deitutako greba deialdiak. Ipar Euskal Herrian grebak izandako jarraipena modu positiboan baloratu du Peio Dufau CGTko ordezkariak, Naiz irratian egindako elkarrizketan: «Greba oso anitza eta potoloa izaten ari da. Jendea erreformari geldi esateko prest dago».

«Garraio sektorea geldirik mantenduko da». Izan ere, Biarrizko aireportua, Hendaia eta Baionako tren geltokiak eta Baionako postetxe nagusiak ez dute zerbitzurik eskaini ez gaur, ezta bihar ere. Garraioan eta irakaskuntzan izan du, batez ere, eragina grebak.  «Aurreikusten da datozen egunetan beste manifestazio eta gaur bezalako greba orokor batzuk antolatzea», dio CGTko ordezkariak. 

Dufauren ustez, herritar gehienek bat egiten dute mobilizazioarekin: «herritarrek baldintza txarretan lan egiten dute eta honek okerrera egingo du».

Dufauk gehitu du datozen egunetan bestelako mobilizazio eta greba orokorrak antolatzea aurreikusten dutela. Ordezkariak bestalde, grebaren iraunkortasuna azpimarratu du. «Sindikatuen artean ari gara dena lotzen, mugimendu orokor eta iraunkor bat antolatzeko asmoarekin», dio. «Orain 1500 euro galtzea nahiago dugu, erretretan gero 500 euro gutxiago kobratzea baino», gehitu du sindikatuko ordezkariak. 

Frantziako Estatuak planteatutako liberalizazio planak gelditzeko «molde berri» bat behar dela aldarrikatzen dute greba orokorraren antolatzaileek. CGT sindikatuko ordezkariak adierazi du ingurumen eta aldaketa sozial bat beharrezkoa dela.

Gaur arratsalderako biltzar nagusi bat eta ekintza desberdinak antolatu dira, baita datozen egunetarako ere.

Jaurlaritza Logoa