Zuzenean

Naiz Irratia

«Kartzelan bota nituen onenak, baina, bereziki gustora geratu nitzen puntukakoan»

Beñat Gaztelumendik 506 puntu lortu zituen atzoko Oiartzungo saioan, Gipuzkoako Txapelketako bigarren finalaurrekoan. Saio borobila egin zuen añorgarrak «lan dexente egitea tokatu zitzaidan eta bukaera arte ez nuen lortu guztiz gozatzerik» aitortu du gurean. Puntukakoa ez da inoiz ariketa erreza izan Gaztelumendirentzako, horregatik dio «saioari buelta eman nion» ariketa hori behin osatuta.

Audio_placeholder

«Kartzelan bota nituen onenak, baina, bereziki gustora geratu nitzen puntukakoan»

Loading player...
Beñat Gaztelumendi bertsolaria, gaurko saioan. (BERTSOZALE ELKARTEA)
Beñat Gaztelumendi bertsolaria, gaurko saioan. (BERTSOZALE ELKARTEA)

Saioan zehar publikoa bero sumatzen zuela esan digu Beñat Gaztelumendik, eta bere oholtzakideak ederki ari zirela somatzen zuela «momentu batzuetan gaina hartzen zidatelaren sentsazioa banuen». Baina, orokorrean ongi ari zelaren sentsazioa ere bazuen, nahiz eta ez zuen lortzen guztiz lehertzea.

Horregatik, behin puntutako ariketa eginda lasaitu zen gaur egungo gipuzkoako txapelduna. Puntukako ariketa ez da ohiko ariketa txapelketa batean eta «normalean kosta izan zait ariketa horretan zentratzea» esan du,  eta bereziki gustora geratu zela Oiartzunen ariketa horretan egindakoarekin. Horregatik, nahiz eta bertso borobilenak kartzelan abestu, puntutako ariketarekin geratzen da Gaztelumendi.

Gaur egungo Gipuzkoako Txapelduna da Beñat Gaztelumendi. Lau urte pasatu dira txapela jantzi zuenetik eta «ilusio handiz, gogo handiz» begiratzen dio abenduaren 14ari. Argi du final guztiak direla bereziak, dela lau urteko finalean Alaia Martin eta bere buruz-burukoak belaunaldi baten aldaketa islatu zuela. Hala ere, aurtengoari begira «nire buruari esaten diot: ez da orduko txapela defenditu behar, txapel hori etxean dago» dio Gaztelumendik, aurtengoa beste txapelketa bat dela, «lau urte hauetan asko aldatuko gara eta beste zerbait eskeintzea tokatzen da Illunben».

 

Jaurlaritza Logoa