Zuzenean

Naiz Irratia

Gurasoak preso, Arartekoak ere ikusten du Xuaren «egoera gordina»

“Xua Gurasoekin Etxera” plataforma EAEko Arartekoarekin elkartu da Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoen alaba txikiak bizi duen egoera azaltzeko. Ekiñe Saizar plataformako ordezkariak azaldu dizkigu bileraren xehetasunak.

Audio_placeholder

Gurasoak preso, Arartekoak ere ikusten du Xuaren «egoera gordina»

Loading player...
"Xua gurasoekin etxera" plataformako kideak eta Xuaren amona, Arartekoarekin. (Xua Gurasoekin Etxera)
"Xua gurasoekin etxera" plataformako kideak eta Xuaren amona, Arartekoarekin. (Xua Gurasoekin Etxera)

Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoak (Orio-Usurbil) dira Xuaren gurasoak. Valentziako espetxean bizi da Xua. Urtarrilean, ordea, 3 urte beteko ditu eta ezingo du espetxean jarraitu. Plataformaren helburua argia da: umea ez dezatela gurasoengandik banandu. Lasagabaster eta Urangak baldintzapeko askatasuna eskuratzeko zigorraren hiru laurdenak aise beteak dituzte.

Saizarrek oso positiboki baloratu du atzo Arartekoarekin izan zuten bilera. «Hasteko eta behin entzunak sentitu ginelako, azkenen horrelako entitateetara gerturatzen zarenean bestelako jarrerak ere izaten direlako baina ez, egia esan, oso entzunak sentitu ginen eta oso balorazio positiboa egin degu Aratekoarekin egin dugun bileraz».

Lasagabaster eta Urangari urte eta erdi falta zaie kondena betetzeko, beraz, «hiru laurdenak ondo beteta, plataforma sortu zen ikusten genuelako gurasoen eta alabaren arteko banaketa ezin zela gertatu». Saizarren esanetan Arartekoak bat egin du aldarrikapen honekin, «ikusten du kasua argia dela, ikusten du egoerak daukan gordintasuna, banaketak ekarriko lukeena». Hala, prestutasuna adierazi die «bere esku dagoen guztia egiteko» baina aldi berean «argi utzi digu tamalez berak ez duela eskumenik».

Xuaren hirugarren urtemuga ate joka dugula, “Xua Gurasoekin Etxera” plataformak «ahal duen» ate guztiak jotzen jarraituko du.

Jaurlaritza Logoa