Zuzenean
Galderaren erantzuna argia da Sare Lesbianistarentzat: «Ez. Guretzat argi dago ezetz. Betidanik, feminismoak egin izan duena da heteroarauaz hitz egin, heteropartriarkatuaz. Bi termino hauekin, badirudi bolleren politikotasuna txertatuta dagoela iada feminismoaren barruan, baina gure praktikak ikusten baditugu, teoria da bakarrik. Hori ondo dago, baina hurrengo aurrerapausua da, norbere sexualitatea kolokan ipintzea eta heterosexualitate normatiboa deseraikitzea» azaldu du Gomezek.
Ugari izan dira, Jardunaldi fministetan, emakume batzuek besteei egindako interpelazioak: bazterretan dauden gorputzetatik, hegemonia errepresentatzen duten gorputzekiko deiak. Interpelazio hori guztiz beharrezkoa dela dio Gomezek, «errealitateak zeintzuk diren entzun eta horien zilegitasuna aldarrikatu behar dugu. Feminismoan, historikoki beti egon dira momentu deserosoak, kolokan jartzen dituztelako gure hausnarketak. Hori da eboluzionatzea, aurrera egitea».
Mugimendu Feministaren baitan, Sare Lesbianistarena bezalako erradikaltasuna aldarrikatu du Gomezek, etengabe eboluzionatu nahi bada: «Bollera erradikalak bagara, zentro hori beti kolokan jarriko dugu. Ez dugu zentroa izan nahi, ez dugu hegemoniko izan nahi. Beste ertzak ere kontuan hartzea nahi dugu».