Zuzenean

Naiz Irratia

Etxeandia aurkitzeko erreskate lanek jarraitu egiten dute

Goizeko lehen orduan, Jose Migel Etxeandiaren bila hasi dira Gorbea inguruan. Igandean desagertu zen eta geroztik bere bila ari dira herrikideak eta erreskate taldeak. Iñigo Gazteluk, Larrabetzuko alkateak, eguraldi makurra izanagatik ere bereziki Itxina inguruan dabiltzala bilaketa lanetan esan digu.

Audio_placeholder

Etxeandia aurkitzeko erreskate lanek jarraitu egiten dute

Loading player...
Asamblea informativa que tuvo lugar ayer en Larrabetzu. (@igaztelubilbao)
Asamblea informativa que tuvo lugar ayer en Larrabetzu. (@igaztelubilbao)

Goizeko 7:30etan 30 bat larrabetzuar elkartu dira herriko plazan Gorbeara Etxeandiaren bilaketa lanetara joateko. Eurekin hitz egin berritan, euria nagusi zela Gorbean esan digu Iñigo Gazteluk, Larrabetzuko alkateak. Herrikide batek igande arratsaldean ikusi zuen Etxeandia, eta honek, Itxina aldetik pasatzeko asmoa zuela esan zion. Goizean inguru horiek arakatzen ari ziren erreskate taldeak.

SOS Deiak, Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta bolondresak ari dira lanean Gorbea inguruan. Halaber, beste aukera batzuk ez dira baztertzen eta inguruko herrietan Etxeandiaren afitxak jarri dituzte.

Gaur iluntzean batzar informatiboa egingo dute Larrabetzun atzo bezala.

Jaurlaritza Logoa