Zuzenean

NAIZ IRRATIA

Jardunaldi feministen egitarauaren xehetasunak

Azaroko lehen egunetan izango dira 'Salda badago' lelopean Euskal Herriko mugimendu feministak antolatu dituen jardunaldiak. Garazi Goienetxe Diezek eman dizkigu xehetasunak. 

Audio_placeholder

Jardunaldi feministen egitarauaren xehetasunak

Loading player...
'SALDA BADAGO' jardunaldi feministak
'SALDA BADAGO' jardunaldi feministak

Milatik gora emakumek eman dute dagoeneko izena azaroaren 1,2 eta 3an izango diren jadunaldi feministentzat. Gaur egitarau zehatza ezagutarazi dute eta Garazi Goienetxe Diezek eman dizkigu xehetasunak. 

Jardunaldiak topaleku «historiko bat» direla dio, «hamar urtean behin antolatzen den kontu bat ezin da albora utzi». Mugimendu feministako kideak «elkartzeko topaleku ezin hobea» izango direla eta «egunerokotasunean hausnartzeko denborarik izaten ez diren kontuak lantzeko espazioa» eskainiko duela. 

Galderak erantzunak baino gehiago izango dira, «jardunaldiak hausnartzeko espazio bat izango dira, beraz erantzunei denbora utzi beharko diegu». 

 

Ehundik gora ponentzia, tailer eta kultur proposamen izango ditu jardunaldiak eta bost ildo nagusi. 

Bost mahai inguru nagusiren bueltan antolatu dute topaketa. Lehen egunean «dekolonitatea eta gure bizitzak erdiguneratzeko agenda partekatua eta burujabetzak» izango dira ardatz, larunbatean «gorputzak eta sexualitateak eta indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzen» eta iganderako utzi dute «mugimendu feministaren erraiei begira» saioa. 

Durangon izango dira aurtengo topaketak, antzeko aurreko saioa Portugaleten izan zen, 2008an, «ordutik hona asko aldatu da tesuingurua», mugimendu feministaren esanetan, «elkarrekin bildu eta datozen urteetako lerro nagusiak marrazteko» aukera izango dela nabarmendu dute.  

Izen-ematea urriaren 7 arte 

Honezkero milatik gora emakumek eman dute izena jardunaldirako. Urriaren 7an itxiko da izena emateko aukera. 

Jaurlaritza Logoa