Zuzenean 23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Paraleloan

Oihana Azkue

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Naiz Irratia

Miren Narbaiza x 4

 

Audio_placeholder

Miren Narbaiza x 4

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Hau duzue Miren Narbaiza musikariaren azken 'Beste Bat' saioa. Aurrekoetan bezala, honetan ere, emakume bat izango da saioko ardatz eta 60 minutuz haren zuzeneko kantuak jarri eta bizitzako pasadizoak kontatuko dizkigu Narbaizak. Billie Holiday, Erikah Badu, eta  Chelsea Wolfe  izan dira Narbaizaren 'Beste Bat' saioko aurreko protagonistak. Azken saio honetan Dorothy Donegan pianojolearen inguruan arituko da.

Chicagon jaio zen eta historiako pianojole onenetarikoa izandatua izan den arren, ez da oso ezaguna. Saio honetan, baina, Narbaizak kantu aukeraketa ederra egin du, eta Doneganek Aachen (Alemania) eskainitako kontzertuaren bidez,  ezagutuko dugu nor zen hatz bizkor eta talentu handiko emakume hau.

Aipatutako kontzertuan Dorothy Doneganek Georg Linges eta Tony Mann izan zituen lagun oholtzan, kontrabaxuan lehena eta baterian bigarrena. 1980 urtarrilaren 24a zen, eta aretoa etxe partikular bat.

Jaurlaritza Logoa