Zuzenean
Miren Narbaiza abeslariaren 'Beste bat' saioa duzue hau, abuztuan egingo dituen lau saioetatik bigarrena. Narbaizak gidatutako saio bakoitzean musikari bat izango da protagonista eta haren bizitza ezagutuko dugu bere zuzeneko kantu eta memorien bidez. Bigarren saio honetan, Erikah Badu neo soul abeslaria izango da protagonista.
Texasen jaio, soul entzuten hazitu zen 70. hamarkadan, hip-hoparekin eman zituen bere lehen urratsak eta gaur egun nazioartean ospe handia duen soul abeslaria da Erikah Badu.
Miren Narbaizaren 'Beste bat' saio honetan entzungo diren kantuak dira hauek: Rimshot, Other Side Of The Game, On & On, Appletree, Searching, Certainly, Stay, Tyrone eta Next Lifetime.
Kirolak
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Kirolak
«Gaztetan hasi nintzenean, ez nuen espektatiba handirik; iritsi zaidana esker onez hartu dut»
IRRATIA
Zein eragin du jarduera fisikoak gure ongizate psikologikoan?
IRRATIA