IRRATIA

Mozorroen azpiko doinuak: Maskarak, ispiluak eta kanalak

Gramofonoa 6x20

Maskarak, ispiluak eta kanalak (Gramofonoa)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Gaur, gure inguruko besta zalapartatsuetatik urrundu, eta isiltasun dotoreago batera bidaiatuko dugu.

Joareak utziko ditugu momentu batez, larruekin egindako jantzi zakarrak eta plazetako hautsa. Gaur, uraren gainean eraikitako mundu batean ernatuko garelako. Hotsak pareta hezeetan oihartzun egiten duten eta ispiluek egia desitxuratzen duten lekuan.

Gaurkoan, iñauteria ez da oihu bat, xuxurla bat baizik. Portzelanazko aurpegi hotzak, zeta fineko soinekoak eta nor garen ezkutatzen duten maskara dirdiratsuak. Gaurko saioan, Veneziara bidaiatuko dugu. Kanalen arteko misterioan murgiltzeko.