Zinemaldiaz jakin nahi duzun guztia, ´Bideokluba´ berezian
Hastear da Donostiako Zinemaldiko 72. edizioa eta Bideokluba berezia egin dugu, monografikoa. Zein da filmak ikusteko Donostiako areto onena? Zein ilara da egokiena? Zergatik estreinatzen dira Sail Ofizialean lehiaz kanpo dauden filmak. Loa kentzen diguten kezkak argitu ditugu.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Euskal Herriko zine hitzordu garrantzitsuenak merezi du saio monografiko bat, noski. Aimar Erkiagarekin, saio honetako aholkulari faboritoarekin, egin dugu edizio honetako errepasoa. Sail Ofizialeko epaimahaitik hasi eta aurtengo 'film sorpresa' zein izango denaren apustuak egin ditugu. Tartean, edizio honetako txalotzekoak eta hutsuneak zerrendatu ditugu, eta noski, zine gomendiorik ez da faltatu. Sailez sail egin dugu errepasoa, beraz, ez badakizu Zinemaldi honetan zer ikusi adi, eta apuntatu, zerrenda luzea da eta.