Zuzenean
Alfonbra gorria txukun-txukun jarrita Donostia zinemaren urteko hitzordu handirako prestatu da eta NAIZ Irratiak ezin zuen ba huts egin.
Bigarren Kafea (10.00-12.00) Donostiako Kursaal pareko NAIZ gunetik izango da Zinemaldian zehar. Euskal sortzaileak izango dira bertan protagonista eta Zinemira saila gertutik jarraituko dute, beste sailetako euskal ekoizpenak ere bai, noski.
Bideokluba berezia 21.05tan egunero. Maite Bidarte eta Aimar Erkiagaren Bideokluba Zinemaldira begira izango da buru-belarri, egunero Informazioren Hariaren 3. edizioaren bigarren txanpa bereganatuta. Egunak emandakoa jasoko dute, filmeen analisiak, eguneko momentu eta adierazpen garrantzitsuenak jasoz.
Zebrabidea (16.00-18.00) berezia izango da gainera heldu den asteartekoa, NAIZ gunetik egingo baita Arrosa sarearen ekimenez osatutako arratsaldeko magazina.
Informazioaren Hariaren edizio guztietan konexio bereziak izango dira, gainera, Zinemaldiaren azken ordua jasoz.