Alde Erantziz | Maitaleak II
Maitaleen bigarren atal honetan, maitasuna bera izan dugu hizpide. Zer da maitasuna? Hautu bat da? Maitasun mota asko daude? Zure landareak maita ditzakezu? Eta inoiz ezagutu ez duzun norbait? Gehiago maitatzea eta pertsona hobea izatea bat datoz?
Este navegador no soporta el elemento audio.
Guk ez dakigu oso ongi zer den maitasuna, badakigu gure bizitzan nahi dugula, baina ez edozein modukoa. Horregatik Mari Luz Estebanen, Brigitte Vasalloren, Karmele Jaioren eta Monique Wittigen hausnarketak ekarri dizkizuegu, elkarrekin hausnar dezagun zer maitasuni egin nahi diogun lekua gure bizitzetan.
Sentimendu-zurrunbilo kontrola ezina ote da maitemina? Galdera hau abiapuntu hartuta egin ditugu maitaleen inguruko bi atal. Izan ere, ordubete laburregia iruditzen zitzaigun maitasunari buruz hitz egiteko.