En directo

Amets Jordan Arrieta eta Egoitz Arbiol Albeniz

Alde Erantziz | Ermitaua eta Tessa Andonegi

Kanpoan topatzen saiatzen gara maiz gure baitan dauden erantzunak. Ermitauak barnera begira jartzen gaitu, jendartetik aldendu eta norbere bakardadearen umiltasunean erantzunak bilatzen hasi. Tessa Andonegi batu zaigu atal honetan bakarrik egotearen beharraz hitz egitera.

Audio_placeholder

Alde Erantziz | Ermitaua eta Tessa Andonegi

Loading player...

Jendea behar dugu, zainduak eta babestuak eta maitatuak sentitu. Baina batzuetan, kanpoko ahotsak ozenegiak bilakatzen dira eta norberak bere doinua zein den ahaz dezake. Kanpoan topatzen saiatzen gara maiz gure baitan dauden erantzunak. Ermitauak barnera begira jartzen gaitu, jendartetik aldendu eta norbere bakardadearen umiltasunean erantzunak bilatzen hasi.

Tessa Andonegi batu zaigu atal honetan bakarrik egotearen beharraz hitz egitera, norbere burua ezagutzearen oinarriaz, bere profesioak dituen alde ez hain atseginez... Goazen, kriseilua eskuan, erantzunen bila. Edo erantzunik ez duten galderak egitera. Baina gogoratu Ermitauak esaten diguna: irteera barrurantz da.

Jaurlaritza Logoa