IRRATIA

Frank Sinatra, Dinah Washington edota Big Mama Thornton blues kantaria, besteak beste

Gramofonoa 4x11

Frank Sinatra kantaria eta aktorea (Wikipedia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Abenduaren 11n hainbat izen handi gogoratu genituen: Carlos Gardel tangoaren figura garrantzitsua 1890ean jaio zen; Big Mama Thornton blues kantaria, 1926an; eta Sam Cooke soul abeslaria tiroz hil zuten 1964an.
1915eko abenduaren 12an Frank Sinatra jaio zen.Eta 1940an Dionne Warwick.
1963ko abenduaren 14an Dinah Washington zendu zen.
Abenduaren 14an argitaratu zuten baita ere, The Clashekoek London Calling album bikoitz paregabea. 1979a zen.
Abenduaren 15ean Gleen Miller gogoratu genuen, 1944an bidaiatzen zuen hegazkina Mantxako kanalaren gainean erori eta 39 urte zituela zendu zelako.
Azkenik, 1957ko abenduaren 16an Antonio Vega jaio zen, Nacha Pop taldeko kantari madrildarra.